Charles Francis Richter
Wikipedia(e)tik
Charles Francis Richter Estatu Batuetako geofisikaria (Butler Country, Ohio, 1900 - Pasadena, Kalifornia, 1985).
1937 urteaz geroztik, Pasadenako unibertsitatko irakasle izan zen. Lurraren egiturari eta uhin sismikoei buruzko lan ugari egin zituen. Lurrikaren indarra kalkulatzeko metodo bat asmatu zuen, eta 1935ean bere izeneko eskala sortu zuen, Richter eskala, lurrikara baten handitasunaren eskala logaritmikoa zenbaki-balio batez adierazten duena. Eskalak ez du mugarik, baina Lurrean gertatzen diren lurrikarak ez dira izaten 9 maila baino goragokoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.