Charles Pathé
Wikipedia(e)tik
Charles Pathé (Chevry-Cossigny, 1863 - Monako, 1957) industria-gizon frantsesa izan zen. Edisonen tresnarekin lehenengo eta Jolyren fotozootropoarekin geroago, Frantziako eta Europako bere garaiko zinema-industriarik handienetakoa sortu zuen 1896an. Estatu Batuetako konpainien konkurrentziari aurre egiteko asmoz, Joinvilleko estudioak eraiki zituen 1925ean. Horrez gainera, zinemak asko zor dio Pathéri: filmen eskuzko kolore emateak (Pathécolor), formatu ez-estandarrei emandako bultzada (Pathé-Kok, Pathé-Baby, Pathé-Rural), oraindik Frantzia guztian zabalik dauden areto asko ireki izana eta fonografiaren hedapena (Pathé-Marconi).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.