Charlie Villanueva
Wikipedia(e)tik
Charlie Alexander Villanueva NBAko Detroit Pistons Taldean jokatzen duen estatubatuar-dominikar jokalaria da.
New Yorkeko Queens barrutian jaio zen, dominikar familia batean. Horregatik, estatubatuar nazionalitatea ez ezik, Dominikar Errepublikako nazionaliteta ere badu. 211 cm luze da, eta hegal-pibot posizioan jokatzen du. Kalitate handiko jokalaria da, eta horregatik Skillanueva ezizenaz ezaguna da (ingelesez, skill izenak «trebetasuna, teknika» esan nahi du).