Charlotte Amalie
|
Charlotte Amalie |
|
|---|---|
| — Hiria — | |
| Izen ofiziala | Charlotte Amalie |
| Herrialdea Lurraldea |
|
| Koordenatuak | 18°21′0″N 64°57′″W / 18.35°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 18°21′0″N 64°57′″W / 18.35°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea |
| Garaiera | 0-50 m |
| Posta kodea | 00801 - 00804 |
| Biztanleria | 18.914 bizt. |
Charlotte Amalie Ameriketako Estatu Batuetako Birjina uharte amerikarretako hiriburua da; Saint Thomas uhartean dago.
Eduki-taula |
Datu nagusiak [aldatu]
2004an 19000 biztanle zituela kalkulatzen zen; 2000ko AEBetako erroldak 18914 kontatu zituen[1].
Hiria Saint Thomas uhartearen hegoaldearen erdialdean dago; izen bereko badia[2] Hassel uharteak bereizten du itsaso zabaletik. Zenbait muinok (Careen Hill hego-mendebaldean, Flag Hill hego-ekialdean...) inguratzen dute.
Izena daniarrek[3] jarri zioten Kristian V.a erregearen emaztea zen Karlota Amalia Hessen-Kasselekoa (1650-1714) erreginaren omenez.
Charlotte Amalieren ur sakoneko portua famatua da. Garai batean itsaslapurren babeslekua, egun gurutzontzi askotako itsas-bidaietan tarteko geltokia izan ohi da; 2004an modu horretan 1.5 milioi bidaiarik bisitatu zuten hiria.
Eraikin historikoak [aldatu]
Aipatzeko moduko eraikin historiko asko ditu hiriak, tartean[4]:
- Amerikako bigarren sinagoga zaharrentzat jotzen dena[5]; 1833koa da[6].
- Done Petri eta Pauloren (Saint Peter and Paul's) katedrala 1844koa da.
- Eliz metodista bat 1700ekoa da gutxi gorabehera.
- Merkatu plaza (Market Square) 1800ekoa dela kalkulatzen da.
Garraiobideak [aldatu]
- 30 Autobidea edo Veterans Drive delakoak hiria zeharkatzen du.
- Charlotte Amalien Birjina uharte amerikarretako bi aireportuetatik bat dago, Cyril E. King aireportua; AEBetako ekialdeko kostalderako bidaiak proposatzen ditu batez ere.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 2000ko Birjina uharte amerikarretako errolda, U.S. Census Bureau, 2001eko uztailaren 3a.
- ↑ Saint Thomas Harbour ingelesez.
- ↑ Uhartea Danimarkako kolonia izan zen 1672tik 1917ra.
- ↑ Ondare historikoa babesten duen elkartearen webgunea.
- ↑ Sinagogaren webgunea.
- ↑ The United States Virgin Islands mapa, Phillip A. Schneider, University of Illinois, 1983.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Charlotte Amalieko mapa bat.
- (Ingelesez) Go to St Thomas webgunea.
- (Ingelesez) Virgin Islands Travel Information webgunea.