Portu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau azpiegiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Portu (argipena)».
Munduko porturik garrantzitsuenak.

Portua itsasontziak jaso eta zamak transferitzeko erabiltzen den azpiegitura da, berezkoa nahiz eraikia. Normalean itsasertze, itsaso, itsasadar, ibai eta lakuetan daude.

Portu guztiak, hala berezkoak nola gizonak eraikiak, itsasontziak babesean hartzeko tokiak dira; portuak, ordea, ur barea izateaz gainera, behar adinako ur sakonera behar du izan, itsasontziek hondoa jo ez dezaten, eta tresna egokiak behar ditu zamak ontziratu eta lehorreratzeko.

Portu batzuk jarduera bakarrerako edo bitarako prestatuak daude; halakoak dira, esaterako, Euskal Herriko arrantza portu gehienak. Baina portu handi asko hainbat partetan banaturik egoten dira kai edo nasen bidez; hala, alde batean merkataritza portua izaten da, eta beste batean arrantza edo kirol portua.

Euskal Herriko portuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko portuak»

Euskal Herriko portu guztiak berezkoak dira eta itsasertzeko ezaugarrietara moldatuak daude denak; horregatik, kostaldea itsasora irekia dagoelako eta haize nagusiek ipar-mendebaletik jotzen dutelako, portu gehienak lurmutur edo muino baten gerizean kokatuta daude ekialdera begira, itsasoko haizeetatik babestearren.

Euskal Herriko portu gehienak arrantza portu txikiak badira ere, hiru merkataritza portu handi dira: Bilbokoa, Pasaiakoa eta Baionakoa.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Portu Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]