Chicagoko Ekialdeko Institutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chicagoko Ekialdeko Institutua (OI ingelesezko siglez), Chicagoko Unibertsitatearen antzinako Ekialde Hurbilerako museo arkeologikoa eta ikerketa departamendua da. 1919an sortua izan zen.

Institutuaren egoitza, Art Decó eta arkitektura neogotikoaren arteko nahasketazko estilo batetako eraikin bat da, Mayers Murray & Philip arkitekto konpainiek diseinatua. Museoak, Ekialde Hurbil osoan eginiko indusketetatik datozen lanak ditu, horien artean, Megidoko boliak, Persepoliseko hondakinetatik datozen altxorrak, Khorsabadeko (Sargon II.aren hiriburua) eskultura mitologiko multzo bat eta Tutankamon egiptoar faraoiaren estatua monumental bat aurkitzen direlarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chicagoko Ekialdeko Institutua Aldatu lotura Wikidatan