Christa McAuliffe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christa McAuliffe

Christa McAuliffe (jaiotza-izena: Sharon Christa Corrigan) espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila izan zen (Boston, 1948 - espazioan, 1986). Espazioan bidaia egiteko eskaria egin zuten 11.000 irakasle baino gehiagoren artean hautatu zuen National Aeronautics and Space Administration (NASA) erakundeak.

Bidaiaren berri hiru dokumentutan ematea pentsatu zuen: hautatu zuten egunetik aurrera idatzitako eguneroko batean, hegaldia bitarteko egunerokoan, eta hegaldiaren ondorengo burutapenen bidez. Challenger espazio-ontzia 1986ko urtarrilaren 28an hegaldatu zen, baina aireratu eta berehala lehertu zen. Istripuan Christa McAulilffe ez ezik, eskifaiako gainerako sei kideak ere hil ziren.


Erreferentziak [aldatu]