Christiaan Eijkman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christiaan Eijkman.

Christiaan Eijkman (Nijkerk, 1858ko abuztuaren 11 - Utrecht, 1930eko azaroaren 5a) holandar fisiologoa izan zen.

Kochen ikasle izan zen Berlinen. Bataviako (Indonesia) Bakteriologia Institutuko zuzendari izendatu zuten (1888-1896), eta bitamina gabezia eta beriberi gaitzei buruzko ikerketa balio handikoak egin zituen. Medikuntzako Nobel Saria eman zioten 1929. urtean.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christiaan Eijkman Aldatu lotura Wikidatan