Christiaan Eijkman
Wikipedia(e)tik
Christiaan Eijkman holandar fisiologoa izan zen (Nijkerk, 1858 - Utrecht, 1930). Kochen ikasle izan zen Berlinen. Bataviako (Indonesia) Bakteriologia Institutuko zuzendari izendatu zuten (1888-1896), eta bitamina gabezia eta beriberi gaitzei buruzko ikerketa balio handikoak egin zituen. Medikuntzako Nobel Saria eman zioten 1929. urtean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.