Christian Lacroix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Christian Lacroix, Arles hirian (Frantzia)

Christian Lacroix (Caen, Frantzia, 1951ko maiatzaren 16a) jostuna da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historian lizentziatu ondoren, goi-mailako jostun lanetan hasi zen, Jean Patou enpresarako diseinuak eginez. 1986an, Frantziako moda-kritikariek denboraldiko jantzi-bilduma bikainenari eskaini ohi dioten Urrezko Titarea saria bereganatu zuen lehen aldiz, eta hurrengo urtean goi-mailako joskintza-enpresa bat sortu zuen Jean-Jacques Picartekin elkarturik.

1988an, bigarren Urrezko Titarea lortu eta hurrengo bi urteetan bigarren sailkatu zen, Guy Larocheren atzetik 1989an, eta Paco Rabanneren ondoren 1990ean. Frantziako jostunik berritzaileenetako bat izanik, jostun barroko gisa gailendu da. Lacroixek bikain asmatu du klasikoa barrokoarekin, puntua urre-koloreekin edota larruak brodatuekin uztartzen, benetako collageak eratuz.

1989an osagarri-sail bat kaleratu zuen, eta hurrengo urtean C'est la vie izeneko perfumea. 1991n prêt-à-porter saila aurkeztu zuen, eta, ondoren, 1994an, Bazar izeneko zabalkunde saila. Antzerki eta operetako diseinuak ere egin ditu Lacroixek, besteak beste 1989an Nimesen antzeztu zen Carmen obrarako.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian Lacroix Aldatu lotura Wikidatan