Ciudad Encantada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiri Sorginduan (Cuenca) higadura diferentzialaren adibidea.

Ciudad Encantada (euskaraz Hiri Sorgindua) higadurak eragindako kareharrizko toki naturala da, Cuencan kokatua (Espainian). Morfologia mota hau oso ohikoa du kareharrizko lurraldeetako morfologia karstikoan.

Antzinako Valdecabras udalerrian dago, egun, Cuencakoan, Cuencako probintzian, pinudietako toki zabal batean eta 1500 metro inguruko garaieran 1929ko ekainaren 11n, Interes Nazionaleko Toki Natural bezala izendatu zen. Ura, haizea eta izotzaren eraginak, posible egin du toki natural hau, izen zientifiko bezala, fenomeno karstikoa dena. Morfologia, konposaketa kimikoa eta gogortasun mailari dagokionez arrokek duten heterogenotasunaren ondorioz, elementu atmosferikoek arrokak oso modu ezberdinean higatzea ahalbidetu du, emaitza bezala, naturak berak eginiko arte lan ikusgarri bat emanez.

Arroka formazioei hainbat izen eman zaie, hala nola::

  • Seta (Perretxikoa)
  • Puente (Zubia)
  • Cara (Aurpegia)
  • Convento (Komentua)
  • Olas en el mar (Olatuak itsasoan)
  • Teatro (Antzokia)
  • Hipopótamos (Hipopotamoak)
  • Amantes (Maitaleak)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ciudad Encantada Aldatu lotura Wikidatan