Claudio Arrau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudio Arrau.

Claudio Arrau León (Chillán, Txile, 1903ko otsailaren 6a - Austria, 1991ko ekainaren 9a) txiletar piano-jotzailea izan zen.

Biografia

Txikitatik nabarmendu zen pianoa jotzen; bost urte zituela eman zuen lehen kontzertua bere sorterrian, eta hamaika urterekin Berlinen. Martin Krause izan zuen lehen irakaslea Berlinen (hogei urte eman zituen hiri horretan), eta birritan irabazi zuen Liszt saria (45 urtez inori eman gabea), 1919an eta 1920an. Ibach saria eta Gustav Höllander domina ere jaso zituen.

1927an Genevako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, eta hurrengo urtean jo zuen lehenbizikoz Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin.

1940an Txilera itzuli zen eta arrakasta handiz jarraitu zuen, hil zen arte, kontzertuak ematen.

XX. mendeko piano-jotzaile handienetakoa izan zen Arrau. Gogoratzekoak dira hark Chopin, Beethoven eta Bachen konposizioen gainean egindako interpretazioak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claudio Arrau Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak