Coming to America

Wikipedia, Entziklopedia askea

Coming to America (euskaraz Amerikara Etortzen) 1988ko John Landis estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Filma honetan Eddie Murphy, Arsenio Hall, James Earl Jones, John Amos, Madge Sinclair eta Shari Headley aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Akeem (Eddie Murphy) Afrikako Zamunda erresumako printzea da. Herrialde honetako errege familiaren ohituraren arabera, erregetza ondorengoa denak 21 urte betetzean (nahiz eta filma antzeztean Eddie Murphy aktoreak 27 urte izan) aurretik ikusi ez duenneska gazte batekin ezkontzeko betebeharra du. Baina Akeemek ohiturari uko egiten dio, eta ausaz eginiriko bidai batean benetan maite duen emakume bat topatzeko asmoa du, hura bere emaztea izango delarik. Lur-globo bat hartu eta itsu-itsuan hatzarekin edonon ukituko du: New York hiria ukituz, mapetan xehetasun gehiagoz Queens auzoa bere etorkizuneko erregina topatuko duen leku egokia dela erabaki duelarik, bera eta bere laguntzaile eta adiskidea den Semm (Arsenio Hall) parrandazale eta gonazalearekin batera hara bertaratuko dira.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Eddie Murphy Akeem Joffer printzea, Clarence, Randy Watson, Saul
Arsenio Hall Semmi, Morris, Brown erreberendoa, emakume itsusia
James Earl Jones Jaffe Joffer erregea
John Amos Cleo McDowell
Madge Sinclair Aoleon erregina
Shari Headley Lisa McDowell
Paul Bates Oha
Eriq La Salle Darryl Jenks
Frankie Faison Etxe alokatuaren jabea
Vanessa Bell Imani Izzi
Louie Anderson Maurice
Allison Dean Patrice McDowell
Sheila Johnson Ohorezko anderea
Jake Steinfeld Taxi gidaria
Calvin Lockhart Izzi kolonela
Samuel L. Jackson Lapurra
Vondie Curtis-Hall Saskibaloi hornitzailea
Don Ameche Mortimer Duke
Ralph Bellamy Randolph Duke
Garcelle Beauvais Rose Bearer
Cuba Gooding, Jr. Bizartegiko bezeroa
Clint Smith Sweets
Patricia Matthews Emakume satanista

Kanpo loturak