Corynebacterium
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Corynebacterium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Sarritan elkarturik geratzen dira erdibiditu ostean, eta mikroskopioan ikusita V, L edo N letren itxurak hartzen dituzte (irudia). Anaerobio fakultatiboak dira, ez dute esporarik eratzen eta ez dira mugikorrak.
Berrogeita hamar espezie inguruk osatzen dute generoa. Gehienak lurrean bizi diren saprofito ez-kaltegarriak dira, beste batzuk animalia zein gizakiaren larruazalean bizi diren mikrobiotako kideak izanik. Patogeno gutxi dago, Corynebacterium diphtheriae (difteriaren eragilea) esanguratsuena izaten delarik.
Korinebakterioen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:
Azpimarratu behar da bakterio hauek duten zelula horma, oso berezia dena: lipido asko ditu eta azido korinemikolikoz osatuta daude lipido hauek.
