Craven Cottage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Craven Cottage
Craven Cottage Football Ground - geograph.org.uk - 778731.jpg
Craven Cottage estadioaren barne ikuspegi orokorra.
Datuak
Kokalekua Fulham, London
Ingalaterra Ingalaterra
51°28′30″N 0°06′30″W / 51.47500°N 0.10833°W / 51.47500; -0.10833Koordenatuak: 51°28′30″N 0°06′30″W / 51.47500°N 0.10833°W / 51.47500; -0.10833
Inaugurazioa 1866
Mota belarra
Edukiera 27.500 ikusle
Jabea Fulham Football Club (1896–2002, 2004–egun)
Fulham L.F.C. (2000–2003)
Fulham Rugby League Club (RFL Championship) (1980–1984)

Craven Cottage Ingalaterrako Londres hiriburuko Fulham auzoan eta Tamesis ibaiaren alboan dagoen futbol estadio bat da. 1866an eraiki zen, Archibald Leitch eskoziar arkitektoak diseinatua izan zelarik, eta 1896 ezkeroztik Fulham Football Club taldearen egoitza da.

Ingalaterrako estadio politena izatearen ospea du, nahiz eta edukieraz txikia izan, britainiar futbol zelai tradizionalen giroa eta izaera hobekien mantendu baitu, bai eta usadiozko harmaila ederrak ere. Itxuraz, barnekaldeak garai bateko Donostiako Atotxa estadioa zenaren nolabaiteko antza badu.

Estadioak 25.700 ikusleentzako edukiera du, halere 1938ko urriaren 8an Fulham Football Club eta Midwall Dockers taldeen arteko partidura 49.335 ikusle bertaratu ziren, edukiera errekorra ezarriz. Ondoren zutikako guneetan ere eserlekuak jarri zirenean, gaur egungo edukierara pasatu zen.

Bestalde, estadio honetan Premier Leagueko azken aldian jazotako balentria handi eta oroigarrienetako bat gertatu zen, herrialde hartako futbol zaleek umorez The Great Escape ("Eskapada Ederra") izenez batailatutakoa: 2007-2008 denboraldia Fulham Football Club talde apalak Premier Liga amaieran mailari ozta-ozta eustea lortu zion. Hiru jardunaldi falta zirela 17. postuan zeuden, salbaziotik 5 puntura, ondorioz taldeak mailari eustea ezinezko ametsa zirudien. Ondorengo jardunaldietan Manchester City Football Club, Birmingham City eta Portsmouth Football Club taldeei jarraian irabaziz (gainera lehenengo bi partiduetan aurkako emaitzei buelta emanez) miraria zirudiena egi bilakatu zuen.

Harmailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadio honetako harmaila edo alde bakoitzak bere izena du:

  • Hammersmith End (bertakoek Hammy End deitua,usadioz taldearen zaletu zalapartarienen kokalekua)
  • Putney End (udadioz bisitari eta "zaletu neutralen" kokalekua)
  • Riverside Stand (Tamesis ibaira begira dagoen aldea)
  • Johnny Haynes Stand (1905an Archibald Leitch diseinatu eta eraikia, 2005an zendu berria zen Johnny Haynes jokalari ohiaren omenez berrizendatua izan zen. Bertan sarrera salmenta postua eta taldearen denda dago, gainera garai bateko egurrezko eserlekuak mantentzen ditu)
  • The Pavilion (hau ere Johnny Haynes aldearen antzera, 1905an Archibald Leitch diseinatu eta eraikia)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Craven Cottage Aldatu lotura Wikidatan