Cum hoc ergo propter hoc

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cum hoc ergo propter hoc (euskaraz Honekin batera, beraz honengatik) latinezko esapidea da, batera gertatzen diren bi gertaeretatik, bata bestearen kausa dela baieztatzen duen falazia logikoa da.

Falazia logiko mota honetan bi edo gertaera gehiagoren arteko ekintza behatu ondoren kausalitatearen konklusio goiztiarra ateratzen da.

Orokorrean, A gertaera Brekin soilik korrelatuta dagoela behatzen bada, Aren bitartez automatikoki B sortzen dela ziurtatzen da sarritan, nahiz eta zergati-ondoriorik ez dagoen ebidentzia izan. Modu honetan, oker ziurtatzen da Ak B sortzen duela, eta honek falazia logiko bihurtzen du azalpena, hurrengo lau aukerak emanez:

  • B dela Aren kausa.
  • A eta Bren artean beste zeharkako kausa edo eragile batzuk daudela.
  • Kointzidentzia hutsa dela A eta B batera gertatzea.
  • Biak izan daitezkela elkarren kausa.

Adibidez, goizean euria egin eta ikasle batek azterketa bat gainditu ez badu, ezin da baieztatu cum hoc ergo propter hoc argudiatuz, ikasleak ez duela azterketa gainditu euria egin duelako.

Esan bezala, esaldiak A eta B gertaera lotzen ditu kausaltasun erlazio batez (A Bren kausa da, esaterako) batera gertatu direlako. Baina, A eta B gertaerak batera gertatzeak ez da bakarrik gertatzen A Bren kausa delako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]