Côte d'Argent

Wikipedia, Entziklopedia askea
Côte d'Argent edo Zilarrezko Kostaldea eta Gaskoiniako Landen mapa.

Côte d'Argent[1] («Zilar Kosta») Frantziako hego-mendebaldean dagoen itsasbazter luze bat da. Girondako estuarioan hasi eta Gaskoiniako Landetan zehar luzaturik Euskal Herriko kostan amaitzen da. Hots, kosta horren iparraldeko muga Garona ibaiaren itsasoratzea da; eta hegoaldeko muga, aldiz, Atturri ibaiaren itsasoratzea.

Côte d'Argenten Europako baso handienetako bat dago. Baso hori XIX. mendean landatutako pinuek osatzen dute ia osorik.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Côte d'Argent Aldatu lotura Wikidatan