Dàmaris Gelabert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dàmaris Gelabert
Bizitza
JaiotzaBartzelona1965eko abenduaren 28a (58 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikoterapeuta eta pedagogoa
Genero artistikoachildren's music (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

damarisgelabert.com
Facebook: damarisgelabert Twitter: damarisgelabert Instagram: damarisgelabert Youtube: UCh4gZwRHxIetWXbJnp0XefQ Musicbrainz: 4af00a04-49fc-4fac-a8ee-cd94fdcc8995 Edit the value on Wikidata

Dàmaris Gelabert (Bartzelona, 1965eko abenduaren 28a) pedagogo, musikoterapeuta, egile eta haur-kantuen abeslaria da, eta katalanez egiten du lan[1]. 1998a ezkero hamasei album argitaratu ditu. Kanal bat du Youtube-n, katalanezkoen artean bisualizazio gehien dituena, 600 milioi baino gehiago.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko ekainean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta ondoren musikateràpian espezializatu zen. 1995ean Berklee College of Music-en graduatu zen, Bostonen (AEB), ohorezko kalifikazioekin.[3]

AEBetatik itzulitakoan Totsona Records diskoetxea sortu zuen Àlex Martínez musikariarekin, eduki pedagogiko handiko kantuak egin eta musikaren alderdia bereziki zaintzeko.[4] 200 abesti eta 16 disko argitaratu ditu.[5] Abesti horiek ikasteko tresna gisa erabiltzen dira eskolan eta familian, eduki erabilgarria baitute ohiturak, oinarrizko irakaskuntzak eta hezkuntza-balioak prestatzeko.

Totsona metodoa sortu zuen, musika estimulatzeko 0 eta 6 urte bitartekoei.[6] Metodo hori saiatzen da musika ulertzen haurraren lehen hizkuntza gisa. Programa horren hezitzailea eta aholkularia da Kataluniako Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko zenbait eskolatan.2012. urtean Totsona gunea inauguratu zuen Cardeun, Bartzelonan. Bertan daude Totsonaren bulegoak eta bertan ikastaroak eskaintzen dira maisuentzat, hezitzaileentzat eta musikaren eta lehen haurtzaroaren munduan interesa duten guztientzat.

Irakaslea da ESMUCko Musikaterapia masterrean eta Gimbernat Unibertsitate-eskolan. Hitzaldiak, ikastaroak eta mintegiak ematen ditu unibertsitate, eskola eta prestakuntza zentroetan. Irakaskuntza eta kontzertuak uztartzen ditu, entzunaldiak eta haur-, familia- eta eskola-ikuskizunak.

Zenbait jaialditan abestu du, hala nola Porta Ferrada, Acustiqueta, Bornet de cançons, Festivalot eta Cap Roig jaialdietan, baita antzokietan ere, hala nola Manresan, Vic-en, Viladecansen, Sant Cugaten, Victoria antzokian, Alcudia de Palman edo Ordinoko Auditorio Nazionalean.

Haren Youtubeko kanalak 600 milioi bisita baino gehiago eta 1.250.000 harpidedun baino gehiago ditu, eta Youtubeko Urrezko Botoia lortzen duen katalanezko lehen musika-kanala da. Bon dia bideoklipak 13 milioi bistaratze baino gehiago izan ditu, Qui sóc jo? bideoklipak, 20 milioi, eta El dies de la setmana delakoak, 100 milioi.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaren aldeko jaialdia.
  • Tot Sona! / Denak egiten du soinu (1998)
  • Cançons per aprendre: 0-3 anys vol. I / Ikasteko abestiak: 0-3 urte, vol. I (2001)
  • Cançons per aprendre: 3-7 anys vol. I / Ikasteko abestiak: 3-7 urte, vol. I (2001)
  • Cançons per aprendre: 7-9 anys vol. I / Ikasteko abestiak: 7-9 urte, vol. I (2001)
  • Emocions i sentiments: contes i cançons / Emozioak eta sentimenduak: kontuak eta kantuak (2003)
  • Cançons populars & noves / Kantu popularrak eta berriak (2004)
  • Cançons de bressol / Sehaska kantuak (2004)
  • Cançons per aprendre: 0-3 anys vol. II / Ikasteko abestiak: 0-3 urte, vol. II (2006)
  • Cançons per aprendre: 3-7 anys vol. II / Ikasteko abestiak: 3-7 urte, vol. II (2006)
  • Cançons per aprendre: personatges singulars / Ikasteko abestiak: pertsona bereziak (2007)
  • M'agrada el Nadal / Atsegin ditut Gabonak (2008)
  • Massatge amb cançons / Masajea eta abestiak (2011)
  • Jocs de falda – d’ara i de sempre / Magaleko jolasak - oraingoak eta betikoak (2014), Enderrock sarirako izendatua, 2014ko haur- eta familia-diskorik onena atalean
  • Naturalment / Naturaltasunez (2018)
  • És l'hora del jazz / Jazzaren garaia da (2018)

Abesti pertsonalizatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bona nit: les meves cançons de bressol / Gabon: nire sehaska kantuak
  • Les meves cançons / Nire kantuak
  • Feliç aniversari / Urteurren zoriontsua

DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canta! / Kanta ezazu! (2013)
  • Canta! Vol. II / Kanta ezazu! vol. II (2016)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Una educació que sona bé» Ara.cat 2016-11-05 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  2. (Katalanez) «Dàmaris Gelabert trenca les barreres del YouTube en català» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  3. «Dàmaris Gelabert» www.esmuc.cat (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  4. (Katalanez) «Qui som» Totsona.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  5. (Katalanez) Discografia — Dàmaris Gelabert. (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  6. (Katalanez) Enderrock.cat. «Les protagonistes de l'exposició D'ONES: Dàmaris Gelabert | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]