Daiki Hashimoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daiki Hashimoto
Bizitza
JaiotzaNarita (en) Itzuli2001eko abuztuaren 7a (22 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaJuntendo University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Altuera1,66 metro

Twitter: HsmtD_0807 Instagram: hasshii_807 Edit the value on Wikidata

Daiki Hashimoto (japonieraz: 橋本 大輝 Hashimoto Daiki?) (Narita (Chiba), 2001eko abuztuaren 7a) gimnasta japoniarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak lortu zituen aparatu guztien sailkapenean eta barra finkoan, eta Japoniako taldearekin zilarra eskuratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokioko aireportua kokaturik dagoen Narita hirian jaio zen. Takuya eta Kengo anai zaharrak gimnasia artistikoan aritzen ziren eta Daikik ere gimnasia artistikoan aritzea erabaki zuen. Sei urte zituela Sawara Junior Club taldean sartu zen[1].

2019an Stuttgarten jokatu zen Munduko txapelketan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen aparatu guztien sailkapenean[2]. Daiki Hashimotoren lan bikaina aintzat hartuta NHK Kopan Eszelentziaren Saria jaso zuen. 2020an beste sari garrantzitsu bat eman zioten TV Asahi Big Sports Sarietan, "2020rako bidean Adore Olinpikoaren Saria"[1].

Tokioko Olinpiar Jokoetan Japoniako taldearen parte izan zen eta sailkapen konbinatuan bigarren gelditu ziren Errusiako gimnasten atzetik. Daiki Hashimotori dagokionez aparatu guztien bakarkako urrezko domina jaso zuen eta barra finkoan ere urrezko domina eskuratu zuen[1].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina aparatu guztiak
1. postua, urrezko domina barra finkoa
3. postua, brontzezko domina taldekakoa
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Alemania Stuttgart 2019 3. postua, brontzezko domina taldekakoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Artistic Gymnastics HASHIMOTO Daiki - Tokyo 2020 Olympics» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).
  2. «Russia wins gold in men’s team all-around at 2019 Artistic Gymnastics World Championships - Sport - TASS» web.archive.org 2020-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-08-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]