Dambisa Moyo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dambisa Moyo.

Dambisa Moyo (Lusaka, 1969-) ekonomialari zambiarra da. Oxfordeko Unibertsitatean eta Harvarden ikasi ondoren Munduko Bankuan eta Goldman Sachsen lan egin izan du, besteak beste.

2009an argitaratutako "Dead Aid: Why Aid is Not Working and How There is a Better Way For Africa" ("Hildako laguntza: Zergatik laguntzak ez dabiltza ondo eta nola dagoen bide hobea Afrikarako") liburuarekin oihartzun handia lortu du mundu osoan, izan ere Afrikako herrialdeek orain arte jaso izan dituzten nazioarteko diru-laguntzak ezbaian ipini ditu eta horri buruzko hausnarketa abiatu du, polemika piztu izan duena. Bere ustez diru-laguntza hauek menpekotasuna eta ustelkeria sustatzen ditu, afrikarren ekimen eta gaitasunak murriztuz. Moyok garapenerako bide alternatiboen alde egin du bere liburuan, mikrokredituen sistemaren alde, merkataritza bidezkoa eta Txinarekiko harremanak sendotzearen alde.

Lan hau dela-eta, "Time" aldizkariak 2009ko eta mundu osoko 100 pertsona eraginkorrenen artean sartu zuen.

2011an bigarren liburua argitaratzeko asmoa dauka, ildo beretik joanda: "How the West Was Lost: Fifty Years of Economic Folly - And the Stark Choices that Lie Ahead" ("Nola Mendebaldea galduta zegoen: Erokeria ekonomikoko berrogeita hamar urte eta aurrean ditugun aukera latzak") .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dambisa Moyo Aldatu lotura Wikidatan