Munduko Bankua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munduko Bankuaren egoitza

Munduko Bankua[1] (MB, ingelesez: World Bank) Nazio Batuen Erakundearen erakunde espezializatua da. Bere xede nagusia korritu gutxiko kredituak eta korritu gabeko kredituak eskaintzea eta nazioen arteko bermearen bidez txirotasuna borrokatzea da. 185 Estatu kide ditu. 1944an sortua, bere egoitza Washingtonen dago, Ameriketako Estatu Batuetan.

1944ko sistema, Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoenez sortutakoa, bi euskarri zituen. Bretton Woods Akordioak XX. mendeko bigarren zatiko finantziazio erakunde nagusiak sortu zituen: Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua (ingelesez: International Bank for Reconstruction and Development edo IBRD) eta Nazioarteko Diru Funtsa (ingelesez: International Monetary Fund edo IMF).

Erakundea zenbait erakundeetan banatuta dago, banku bat baino talde bat osatzen dutenak. Barneko potearen banaketari, mailegu-emaile eta mailegu-hartzaileen artean, eta bere jarrera neoliberalaren ondorioz oso kritika zorrotzak eragin zaizkio Bankuari.

Bankuaren Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munduko Bankua Aldatu lotura Wikidatan