Danborra (Donostiako eraikina)

Koordenatuak: 43°18′55″N 1°59′54″W / 43.3153271°N 1.9982618°W / 43.3153271; -1.9982618
Wikipedia, Entziklopedia askea
Danborra (Donostiako eraikina)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′55″N 1°59′54″W / 43.3153271°N 1.9982618°W / 43.3153271; -1.9982618
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1874
Suntsipena1889
Arkitektura
Dimentsioak8,5 (diametro) × 7 (altuera) m

Danborra edo Antiguako Torreoia Donostian 19. mendean egon zen dorre militar bat izan zen, Loretopeko muinoan kokatua, Kontxako badiara begira. Bere formagatik (danborrarena) eman zion herriak izen informal hori.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Karlistaldian Donostiako udal liberalak defentsa lan zenbait enkargatu zituen, eta horien artean 1874ko urrian erabaki zen dorre hau eraikitzea. 8.5 metro diametroko planta biribila zuen dorreak, eta 7 metro garai zen. 5 metro zabal eta 3 sakon zen lubanarro batek inguratzen zuen dorrea. Bi solairu eta terraza zituen, eta 30 soldadu bertan edukitzeko moduko eraikina zen. Hogei saietera zituzten hormek kanpora tiro egiteko.[2]

1888ko irailean Udalak dorrea erabilpenik gabe hondatuta zegoela eta behera botatzea erabaki zuen. Hurrengo urtean egin zuten hori, obrak hasi baitziren han bertan Miramar jauregia eta tunela egiteko. Tunel zabala dagoen gainean zegoen dorre zaharra.

Ondarretatik panoramika, Loretopen Danborra ikusten dela, 19. mendeko azken laurdenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miramar jauregiaren historia. Donostia Turismoa (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  2. (Gaztelaniaz) Sáez García, Juan Antonio. (2001). «Las fortificaciones liberal en las proximidades de San Sebastián duranlte la última Guerra Carlista» Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián 35: 255-327. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]