Danevirke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Danevirke Itsas mapan marraztua

Danevirke edo Danavirki, Dannevirke edo Danewerk bezala ere ezaguna, daniar harresi defentsibo baten izena da, Jutlandiako mendebaldeko mugatik Schleswig herriraino doana, Slienen kokatua, Itsaso Baltikoan, Hedebyko merkatalgune bikingotik gertu.

Idatzizko iturrien arabera, Danevirkearen eraikuntza Godfredo errege daniarrarekin hasi zen, 808an. Frankoen inbasio baten beldurraren ondorioz, Jutlandiako bere erresuma Karlomagnoren Inperioaren iparraldeko mugetatik banatzeko haina.

1969tik 1975 arte, indusketen bidez, Danevirkearen egituraren hiru fase agertu ziren, datatze dendrokronologiko bidez. Fase hauek 737tik 968 arte datatu ziren. Egiturak, orotara, 30 kilometroko luzera eta 3,6 eta 6 metro bitarteko altuera zuen. Erdi Aroan zehar, egitura, horma eta oholesiekin indartua izan zen, eta daniar erregeek erabili zuten, eraso militar eta Gurutzada Baltikoetarako abiapuntu gisa, batez ere, daniarrek eslabiarren aurka egindako erasoetan.

Danevirkea, gudu batean egitura defentsibo gisa, azken aldiz, Daniar-Prusiar gerran erabili zen, 1864an, baina arrakasta handirik gabe. Bigarren Mundu Gerran, naziek, harresi hau barneratu zuten defentsa baliabide bezala, ustez, Ipar itsasotik aliatuek egingo zuten erasoaren aurka.

Alemaniarekiko autonomiaren daniar ikur bezala, Danevirke, zenbaitaniar egunkariren izen bezala erabilia izan zen XIX. mendean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Danevirke