Harresi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Harresia toki zehatz bat babesteko egina den horma itxi bat da.

Txinako Harresi Handia

Erabilera historikoa [aldatu]

Harresiak Historiaurretik erabili dira eta oso arruntak eta ohikoak izan ziren Erdi Aroan. Batzuk, gaztelu bat inguratzen zuten, beste batzuk, hiri bat (Avila, Girona eta Lugoren kasuan bezala), eta, beste batzuk, berriz, lerro defentsibo handi bat osatzen zuten, Txinako Harresi Handiaren kasuan bezala.

Batzuk, dorre eta lubakiekin osatzen ziren, euren menderaezintasuna areagotzeko. Eraikitzeko zatirik konplexuena, ateak dira, atari bezala ezagunagoak, aldi berean. Euren puntu ahula baina baita garrantzitsuena ere bazen.

Harresirik handiena Txinako Harresi Handiaren ondoren, Avilakoa da, interes kultural handikoa izateaz gain, urtean zehar, milaka eta milaka pertsonek ere bisitatzen dutelarik.

Historiako harresi ospetsu batzuk [aldatu]

Marko Polok Txinatik bolbora ekarri ondoren, ia euren erabilgarritasun osoa galdu zuten. Gainera, herrigune bat inguratzen zutenez, herrigunearen hazkuntzarako eta barne komunikabideetarako arazo ziren. Honen ondorioz, harresiak bota egin ziren edo beste eraikuntza batzuetarako horma gisa erabili ziren. Hala eta guztiz ere badira azken mende bi hauetan ospetsu bihurtu diren zenbait harresi.

Ikus, gainera [aldatu]