Daniel Aranguren Echeverría

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Aranguren Echeverría
Bizitza
JaiotzaSanta Clara1946ko maiatzaren 13a (77 urte)
Herrialdea Kuba
Familia
AitaDaniel Aranguren Mendizabal
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHabanako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria

Daniel Eugenio Aranguren Echeverría (Santa Clara, 1946ko maiatzaren 13a)[1] kubatar ingeniaria eta Habanako Euskal Etxeko lehendakariordea da[2][3].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946ko maiatzaren 13an jaio zen Kubako Santa Clara hirian, Daniel Aranguren Mendizabal eta Emilia Etxeberria Murgiondo gipuzkoarren familian[1]. Haren aita Legazpiko alkatea izan zen 1931tik 1933ra eta Gerra Zibila zela eta erbestera jo zuen[3].

Lau anai-arreba ditu: Libe, Begoña, Antonieta (Ameriketako Estatu Batuetan bizi direnak) eta Emilio (gaur egun Holguíngo apezpikua dena)[1].

Gaztetan kirola egin zuen eta Kubako saskibaloi selekzioko kide izan zen. 1965ean ingeniaritza ikasten hasi zen, baina ez zituen ikasketak amaitu eta topografo gisa hasi zen Nekazaritza Erreformaren Institutu Nazionalean. 1976an itzuli zen Habanako Unibertsitatera eta 1981ean graduatu zen[1].

Nekazaritza Ministerioko Proiektu eta Ingeniaritza Enpresan lan egin zuen[4][1].

2015ean, 11. Euskal Herria Mugaz Gaindi Kuban mintegian eta argazki erakusketan parte hartu zuen[5]. Urte bereko urrian Euskal Herria bisitatu zuen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu Batzarra zela eta. Harrera ofiziala izan zuen Legazpiko udaletxean[3][6]. Horrez gain, 1990ean, 1997an eta 2001ean bisitatu zuen Euskal Herria[1].

Gloria Elena Gonzálezekin ezkondu zen. Alaba bat eta hiru biloba ditu[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Proceso Inversionista en la Tecnología de Cultivo Protegido (Manual práctico para la producción protegida de hortalizas en Cuba liburuaren parte gisa, 2007)[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Francos Lauredo, Aurelio, ed. «Daniel Aranguren Echeverría» Los puentes de la memoria: Vascos en Cuba. 6 Fundación Fernando Ortiz, 239-271 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) Iturria Savón, Miguel. «Una aventura peligrosa» Cubanet (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b c «Harrera ofiziala Daniel Aranguren jaunari, Legazpiko lehen alkate errepublikanoa izan zenaren semea» Legazpiko Udala 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. a b (Gaztelaniaz) Aranguren Echeverría, Daniel. «Proceso Inversionista en la Tecnología de Cultivo Protegido» in Casanova Morales, Antonio S.; Hernández Salgado, Julio C. Manual práctico para la producción protegida de hortalizas en Cuba. Editorial Liliana, 24-28 or. ISBN 978-959-7111-71-9. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. «11. Euskal Herria Mugaz Gaindi Kuban 2015» Euskal Kultura (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  6. (Gaztelaniaz) Limia, Cristina. ««Mi padre vivió toda su vida pensando en este pueblo»» El Diario Vasco 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]