Daniel Dhers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Dhers

Bizitza
JaiotzaCaracas1985eko martxoaren 25a (39 urte)
Herrialdea Venezuela
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

IMDB: nm2570304 Facebook: DanielDhersOfficialPage Twitter: Danieldhers Instagram: danieldhers Edit the value on Wikidata

Daniel Eduardo Dhers Arellano (Caracas, Venezuela,, 1985eko martxoaren 25a) Venezuelako BMX txirrindulari profesionala da, historia luzea eta nazioartean aintzatespena duena; Tokioko 2020ko jokoetan, zilarrezko domina olinpikoa irabazi zuen, eta, BMX munduko rankingean, bederatzigarren postuan dago gaur egun; domina eta munduko txapelketa anitzen irabazle da bere herrialdea, Venezuela, ordezkatuz. Gaur egun, besteak beste, Red Bull, Verizon, POC, eta DC Shoes markek babesten dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel hamabi urte zituela hasi zen bizikletan ibiltzen, dibertimendu moduan, Caracas bere jaioterrian, Chacao udalerrian[1]. 1998an, bere lehen skateparkera joan zen. Gero, 18 urterekin, Estatu Batuetan[2] lekutu zen, eta, bertan, parke batzuetan eta nazioarteko txirrindulariekin ibiltzen hasi zen. 2003an, bere lehen lehiaketan hartu zuen parte, Venezuela ordezkatuz, eta, 2006an, Dew Action Sports Tour-en sartu zen. 2006, 2007 eta 2010ean, Dhersek Dew Tour irabazi zuen.

Daniel Dhersek, X Jokoetan, urrea irabazi zuen 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2013an munduko hainbat hiritan. Gaur egun, kiroleko onenetakotzat hartzen da[3].

Lima 2019ko Panamerikar Jokoetan ere, Venezuela ordezkatu zuen, bere herrialdearentzat urrezko domina lortuz.

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen gizonezkoen estilo libreko BMX parken, bigarren saiakeran 92,05 puntu lortu ostean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Dhers, dominak
Gertaera Saria Urtea
Tokio 2020ko Olinpiar Jokoak Zilarrezko domina 2021
XVIII. Panamerikar Jokoak Urrezko domina 2019
X Jokoak Urrezko domina 2013
X Jokoak Urrezko domina 2011
X Jokoak Urrezko domina 2010
X Jokoak Urrezko domina 2008
X Jokoak Urrezko domina 2007
X Jokoak Brontzezko domina 2006
Dew Tour (Cleveland) Urrezko domina 2007
Dew Tour (Baltimore) Urrezko domina 2007
Subway BMX JAM (Singapur) Zilarrezko domina 2007
Dew Tour (Orlando) Urrezko domina 2006
Dew Tour #2 (Denver) Urrezko domina 2006
Dew Tour (Denver) Urrezko domina 2006
Dew Tour Sailkapen Orokorrean Urrezko domina 2006

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]