Edukira joan

BMX

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurrezko zirkuituan lasteketa

BMX (Bicycle Moto Crossen akronimoa) txirrindularitzaren modalitate akrobatiko bat da. Kalifornian sortu zen 1970eko hamarkadan eta 2008ko Olinpiar jokoetatiketatik kirol olinpikoa da.

BMX-a Kalifornian sortu zen 1970eko hamarkadan, gazteak motocros txapeldunak imitatzen hasi zirenean. 1980ko hamarkadan lurrezko zirkuituetako lasterketak asko zabaldu ziren. Aurrerago, 1980ko hamarkada erdi aldera, lehen freestyle bizikletak sortu zituzten eta parke zein kaleetan euren akrobaziak egiten hasi ziren

1977an , American Bicycle Association (ABA) kirol honen azkundea sustatzeko erankundea sortu zen eta 1978an Europan sartu zen modalitatea. 1981eko apirilean, BMX federazio internazionala eratu zen eta lehen mundu txapelketa 1982 jokatu zen. 1993ko urtarrilean , ordea, BMXaren kudeaketa UCIren barruan sartu zen.

BMX txirrindulariak "riderrak" edo "bikerrak" dira (ingelerako "ride" edo "bike" hitzetik eratorria).

Backflip

Akrobazia ezagunenak hauek dira: backflipa airean atzeruntz bira ematea da eta frontflip-a bira aurreruntz ematea da. Hala ere, BMXean akrobazia ugari egiten dira: tailwhip, decade, barspin, x-up, can-can, can-can no footer, tobogan , foot jam tailwhip, tuck hander, tabletop, icepick, manual, nose manual, no footer, no handed, 180, 360, 540, 720, 900, 1080, bumerang, nut-nut, etab...

BMX txirrindaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizikletak txikiak dira (20 hazbeteko diametroa dute gurpilek) errezago kontrolatu ahal izateko. Aluminiozkoak, karbono zuntzezkoak, kromodun altzairuzkoak izan daitezke erabileraren arabera. Aluminiozko koadroak "race" pistetarako izaten dira, Karbonozkoak bezala. OX (oxiplatino) eta kromoliozkoak BMX kategoriaren arabera neurri ezberdinetakoak izaten dira: luzeenak ranpa eta dirt jumperako (20,8-21-21,5 hazbetekoak), motzak (20,75 y 20,5 hazbetekoak) street(kaleko) modalitaterako,eta motzenak ,flatland modalitateko koadroak, (normalean 17", 17,5" y 17,7").

Platoaren tamaina ere modalitatearen araberakoa da. Ranpa, park y street normalean txikiak daramatzate (22 eta 30 hortz artekoak), gehienbat arinagoak eta erosoagoak izan daitezen. Plato handienak (35, 40 hortzetakoak), ordea, dirt eta race modalitateetan abiadura handiagoak hartzeko erabiltzen dira. Park eta ranpa modalitateetan frenoaren klabeak heldulekua giratzerakoan arazorik eman ez dezan errotore bat erabiltzen dute. Street modalitatean, ordea, galgarik gabeko bizikletak (Brakeless) erabiltzen dituzte.

Beste pieza garrantzitsuak "grind"-atzeko erabiltzen diren eta gurpiletako ardatzetatik irteten diren metalezko hodiak dira peg-ak.

Kirol Olinpiko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BMXa 2008 izen datu zuten kirol olinpikoeta 2008ko Olinpiar jokoetan estreinatu zen olinpiar kirol bezala, erlojupeko eta zirkuitu (race) modalitateetan[1]. Bi sailkapen fase egiten dira erlojupekoan eta zirkutu modalitatean 3 final laurdeneko txanda egiten dira. Denera 48 rider izaten dira, 32 gizonezko eta 16 emakumezko.

Race edo Zirkuitu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motokrosekoaren antzeko lurrezko zirkuitu batean jokatzen da. Motokroseko lurra baino lehorragoa izaten da. Hondarra denez ez da bizikletan itsasten lur-busti zatirik. Bi bizikleta mota daude eta gurpil diametroaren arabera normalak (20") edo cruiserrak (24") izango dira. Lasterketek atletismoko formatu bera dute: zortzi riderrek parte hartzen dute 350m edo 500m arteko zirkuitu batean. 4 tanda egiten dira eta bakoitzetik 4 sailkatzen dira finalerdietarako. Bi finalerdietako lehen 4ak finaleko txanda osatuko dute eta besteek 9.etik 16.erako postuako jokatzeko 2. final bat jokatuko dute.

Flatland

FreeStyle barruan 5 modalitate daude:

  • Dirt Jump modalitatea lurrezko ranpetan salto akrobatikoak egitean datza.
  • Flatland modalitatean akrobaziak(tricks) hormigoizko gainazal lauean egin behar dira.
  • Park, izenak dion bezala, horretarako prest dagoen parke batean ibiltzean datza. Parke hauetan arrapalak eta hainbat oztopo egoten dira erabiltzeko.
  • Vert modalitaterako espreski horretarako prestatuta dagoen arrapala bat behar da. Arrapala honek goiko aldea erabat bertikala izan behar du akrobazia egin ondoren arrapala berera erori ahal izateko. Oro har, half-pipe edo tubo erdi forman eraikitzen dira arrapala hauek. Akrobaziak Parkekoen antzekoan izan arren, Aereoak askoz altuagoak egin daitezke honela.
  • Street modalitatea kaleko edozein aulki, jarleku, baranda edo arrapalak erabilita egiten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]