Dantza La Galette Errotan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dantza La Galette Errotan
Pierre-Auguste Renoir, Le Moulin de la Galette.jpg
Egilea Pierre-Auguste Renoir
Mugimendua Inpresionismoa
Sorrera 1876
Kokalekua Orsay Museoa
Materiala olioa oihalean
Neurriak 175 × 131 × cm.

Dantza La Galette Errotan (frantsesez Bal au moulin de la Galette), Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionistaren margolanik ezagunenetako bat da, eta, gaur egun, Orsay Museoan dago, museo honetako margolanik enblematikoenetako bat delarik.

Jabeen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

III. inpresionisten erakusketan, 1877an erakutsia izan zen. 1879tik 1894 arte, Gustave Caillebotten bilduman egon zen. Honek, Estatuari utzi zion, zeinek 1894an onartu zuen. Parisko Luxenburgoko Museoan egon zen 1896 eta 1929 bitartean, azken urte honetan, Louvre museoari eman zitzaiolarik. 1947tik 1986 arte: Louvre museoa, Galerie nationale du Jeu de Paume, Paris. Orsay Museora, 1986an pasa zen.

Jabetza pribatua duen beste bertsio bat dago.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renoir, eguneroko gertakari arruntak margotzen maisua zen. Inpresionismoko maisu lan honetan, Parisko bizitzaren une bat finkatzen du, uzte alaiko giro batean. Moulin de la Galettean udako egun eguzkitsu batean dibertitzen ari den jende xalo eta arrunta erakusten du. Toki hau, antzinako errota bat zen, kafetegi bihurtua, nora igandetan joaten zen, ospe handia zuen dantza bat ospatzen baitzen.

Konposaketa, eskema kurbilineo baten arabera garatzen da, lehen planotik atzealdera, margolanaren diagonalak jarraituz. Pintzelkada zirriborrotsua da. Kolore eta argi efektu bikainak lortzen ditu, argia, hostoen bidez iragazia bailitzan.

Lehen planoan, Georges Rivière agertzen da, Renoirren laguna. Inpresionistak defendatzen zituen kritikari eta idazle bat zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dantza La Galette Errotan Aldatu lotura Wikidatan