Galerie nationale du Jeu de Paume

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galerie nationale du Jeu de Paume

Galerie nationale du Jeu de Paume, Parisko Tuilerien Lorategien iparmendebaldeko izkinan, Parisko I. barrutian dagoen arte garaikideko museo bat da.

Eraikina, 1861ean eraiki zen, Napoleon III.aren erregealdian. Jatorrian, tenisaren arbaso den jeu de paume jokoaren pistak izan zituen.

1940tik 1944 arte, judutarren ondasun kulturalak gordetzeko erabili zen, Frantzian erregimen naziak konfiskatu zituenak.

1986 baino lehen, Musée du Jeu de Paume zuen, inpresionismoko margolan azpimarragarri ugari zituena, gaur egun, Orsay Museoan aurkitzen direnak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galerie nationale du Jeu de Paume Aldatu lotura Wikidatan

[