David Edward Hughes
Wikipedia(e)tik
David Edward Hughes (Londres, 1831 - 1900) britainiar asmalaria izan zen, jatorriz Ingalaterrakoa. Musika-irakaslea izan zen, baina telefonian eta telegrafian egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Ikatz-mikrofonoa asmatu zuen 1878an, gaur egun erabiltzen diren mikrofono-mota askok oinarri dutena. Telegrafo bidez inprimatzeko teknika baten patentea lortu zuen; arrakasta handia izan zuen teknika hark, eta Ameriketako eta Europako nazio askotan erabili izan da. Haririk gabeko telegrafiari buruzko ikerketak egin zituen (Marconiren telegrafoaren oinarri izan zirenak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.