De iure

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

De iure "legeak aginduta" esan nahi duen latinezko lokuzioa da. Zuzenbide arloan, "ofizialki eratuta" esan nahi du. Kontrako esamoldea de facto da ("izatez" esan nahi duena) eta normalean legeak, gobernuak edo gertaerak definitzeko erabiltzen da. Egoera legala adierazteko, de iure legeak agindutakoa azaltzen du, de facto, aldiz, egiatan gertatzen dena azaltzen du[1].

Common law sistema juridikoan oinarritutako herrialdetan de factozko egoera bat de iure bihurtzen duen prozesua desuetudo du izena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. James A. Ballentine "30 Am Jur 181. Law Dictionary", 2. Edizioa, 1948, 345. orr.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.