De facto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

De facto "izatez" esan nahi duen latinezko lokuzioa da. Zuzenbide arloan, "egiatan, baina ez legeak aginduta" edo "jardutean, baina ez ofizialki eratuta" esan nahi du. Kontrako esamoldea de iure da ("legeak aginduta" esan nahi duena) eta normalean legeak, gobernuak edo gertaerak definitzeko erabiltzen da. Egoera legala adierazteko, de jure legeak agindutakoa azaltzen du, de facto, aldiz, egiatan gertatzen dena azaltzen du[1].

Gobernuak definitzeko esamoldea hau Argentinako Konstituzioak erabili zuen lehendabizikoz, antzinean izandako zenbait gobernu definitzeko.

Analogia erabiliz, beste gizarte zientziek ere esamoldea erabili dute: adibidez, ekonomian de factozko monopolioa ekoizle asko duen baina merkatuaren menderatzaile bakarra duen sistema da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. James A. Ballentine "30 Am Jur 181. Law Dictionary", 2. Edizioa, 1948, 345. orr.