Deabruaren harrikatzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deabruaren harrikatze zeremonia 2006an.

Deabruaren harrikatzea edo Satanen harrikatzea (arabieraz: مي الجمرات‎‎ramy al-jamarāt) literalki "jamarāt-en jaurtiketa", "jamarāt" hitzak "errekarrien lekua" esan nahi du,[1][2] urtero Islameko Haj erromesaldian burutzen den ospakizuna da, Saudi Arabiako Meka hiriko Mina kokalekuan.[3]

Erritual saila batez osatua dago, hauetan zehar erromesek Deabrua islatzen duten hiru hormei (antzina hiru zutabe) errekarriak jaurtikitzen dizkiete. Ekintza honetan erlijio esanahia Ibrahimekin lotura du, Islamaren usadioaren arabera, honi Deabrua toki honetantxe hiru aldiz agertu omen baitzitzaion. Baina Jibrayil goiaingeruaren aholkuz, Ibrahimek Deabrua hiru bider harrikatu zuen.

Antzina hiru zutabe harrikatu ohi ziren, baina 2004an Saudi Arabiar agintariek 26 metro luzeko hormaz ordezkatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Burton, Richard Francis. (1857). Personal Narrative of a Pilgrimage to El Medinah and Meccah. , 226 or..
  2. (Ingelesez) Sunan Abu Dawud: Chapters 519-1337. Sh. M. Ashraf.
  3. (Ingelesez) Hughes, Thomas Patrick. (1995). Dictionary of Islam. , 225 or. ISBN 978-81-206-0672-2..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]