Saudi Arabia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saudi Arabiako Erresuma
المملكة العربية السعوديةي
( Al-Mamlakah al-'Arabiyah as-Sa'udiyah )
Saudi Arabiako bandera
Bandera

Saudi Arabiako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: لا إله إلا الله محمد رسول ال
lā ilāhā illā-llāhu; muhammadu-r-rasūlu-llāhi
( Ez da jainkorik Jainkoa baino, Muhammad da Jainkoaren Mezularia )
Saudi Arabiaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Riad
22°42′N 46°43′E / 22.7°N 46.717°E / 22.7; 46.717
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera
Gobernua
Erregea
Printzea
Monarkia absolutua / Teokrazia
Abdullah bin Abdulaziz al-Saud
Sultan bin Abdul Aziz Al Saud
Finkapena
- Aldarrikatua
- Onartua
- Batasuna
Erresuma moduan
1926 urtarrilaren 8
1927 maiatzaren 20
1932 irailaren 23
Eremua
• Guztira
• Ura

1.960.582 km² (15.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

27.019.7311 (43.)
13 biztanle/km² (169.)

saudiarabiar
Dirua Riyal (SAR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +3)
Ez (UTC +3)
Interneteko domeinua .sa
Telefono aurrezenbakia +966
15.576.076 biztanle ez-nazional barne

Saudi Arabia Ekialde Ertaineko estatua, Arabiar penintsulako handiena. Mugakide ditu Jordania ipar-mendebaldean, Irak ipar eta ipar-ekialdean, Kuwait, Qatar, Bahrain eta Arabiar Emirerri Batuak ekialdean, Oman hego-ekialdean eta Yemen hegoaldean. Herrialdearen mendebaldean daude Islamaren lekurik santuenak: Meka eta Medina. Hiriburua Riad da. Monarkia atzerakoia da; emakumeek debekatua dute gidatzea, eta gizonezko tutore baten baimena behar dute edonora joateko.[1] Ez dago emakumerik Saudi Arabiako parlamentuan; emakumeen soldata gizonenaren bostena da; Saudi Arabiak inoiz ez du emakumerik bidali joko olinpikoetara; neskek debekatua dute kirolik egitea eskola publikoetan.[2]

Nikab zapia daraman saudiarabiar emakumea.

Euskal Herria baino ehun aldiz handiagoa, egungo mugak Abd al-Aziz ibn Saud erregearen agintaldian finkatu ziren (1932). Hegoaldeko mugak direla eta, Saudi Arabia eta Yemen, Oman eta Arabiar Emirerrien arteko liskarrak ugari izan dira.

Hiri nagusiak, Riadez gainera, Abqaiq, Anayza, Burayda, Damman, Dharan, Djeddah, Hufuf, Medina, Meka, Ras Tanura eta Taif dira.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Orografia

Lau eskualde natural ditu:

  • Mendebaldeko kostaldeko ordoki hareatsua, Hedjaz mendilerrotik Ipar Yemeneraino ipar-hegoalde luzatzen dena.
  • Erdialdeko basamortu-mendiek osaturiko Nedjid lurraldea, hainbat oasiz hornitua. Haren ekialdean dago Riad, Saudi Arabiako hiriburu modernoa.
  • Hassa lurraldearen alderik handiena hartzen duen 500 km-ko ordokia, Persiako golkoko itsasertzeraino zabaltzen dena.
  • Nedjd-ek banatzen dituen bi basamortu handi: Nafud Handia, iparraldean; Rub al-Khali hegoaldean, Yemen eta Omango lurretan ere sartzen dena.

Lau lurralde nagusi horiei, baterako ustiapenaz balia daitezkeen bi alde neutral erantsi behar zaizkie: Irakekin bata (7.000 km2) eta Kuwaitekin bestea (5.800 km2).

[aldatu] Hidrologia

Ur-ibilguak (arabieraz wadi) galdu egiten dira hareetan eta sakonuneetan. Wadi garrantzitsuenak Al Rumma (Anayza eta Burayda, Nedjd), Al Dawassir (Rub al-Khali), Al Sirhan (Jordaniako mugan, iparraldean) eta Hamdh (Medina - Itsaso Gorria) dira. Ur-hornidurak leku berezia hartu du betidanik Arabiako gobernuaren kezka nagusien artean (itsas ura gezatzeko lantegiak Dhiba eta Wajh hirietan; ureztatze-lanei begira, eguzki-energia ekoizteko proiektu berezi bat dago Riad hiriburuan).

[aldatu] Historia

Abdul Aziz bin Saud, Saudi Arabiako lehen erregea.

Saudi Arabiako egungo mugak 1932. urtekoak dira, Abdul Aziz bin Saud erregeak (1902-1953) ezarriak. Wahhabien sektako partaidea zen: Koran liburu santuaren irakurketa hertsi eta murritzena egiten duen dotrina horren arabera, ez da bidezkoa berrikuntza eta aldakuntzei ekitea. Halaz ere, gatazka zibilei amaiera emateaz gainera, nomadak leku jakinetan finkatzea bultzatu eta aginpide zentral indartsua ezarri zuen. Petrolioa aurkitu eta gero eskuratu zituen dirutza ikaragarri handiez baliatuta, erabateko kudeatze patriarkal eta autoritarioa bideratu zuen bere erreinaldian.

Saud semea eta ondorengoak gobernu-, administrazio- eta banka-sistema modernoa antolatu eta, nazioarteko harremanetarako, zerbitzu diplomatikoa eratu zuen. Sistema judizialak ez zuen aldaketarik izan, ordea. 1964an, haren anaia Faisal izendatu zuten errege, Arabiako egoera larria izaki, Saudek eginiko diru-xahutze izugarriak medio. Autoritarioa eta anaia baino zuhurragoa izaki, esklabotza kendu zuen, baina ez zuen inolako konstituziorik aldarrikatu nahi izan. Kontserbadorea, bortizki zapaldu zituen haren kontrako aurkatasun txikienak ere, eta aurre egin zion, adore biziz, sozialismo arabiarraren eraginari. Egipto eta Siria nahiz Irakeko Baasen panarabismoari Estatu Batuen aldera lerratutakoen panislamismoa kontrajarri zion. Nasserren aurka agertu zen Yemengo gerra zibilean (1962-1970). Arabiako penintsulako balio kontserbatzaileen zaindari, Hego Yemengo erregimen ezkertiarra kontrolatu eta Dhofar-eko (Oman) gerrilla aurrerakoiari bidea eragotzi zion, ingelesen laguntzaz. Iloba batek hil zuen 1975ean.

Khaled anaiordea zazpi urtez aginpidean egon ondoren, Faisalen anaia Fahdek hartu zuen agintea (1982). 1978an, Saudi Arabiak eten zituen Egiptorekiko harremanak, eta finantza-laguntzarik gabe utzi zuen, israeldar eta egiptoarren arteko hitzarmenen ondoren. Oro har, ordea, saudiarabiarren politika ez zen aldatu: diktadura gogorra barnealdean eta Estatu Batuen interes inperialisten zerbitzari leiala nazioartean. 1990-1991. urteetan, Saudi Arabia izan zen Estatu Batuek eta mendebaldeko potentziek izan zuten zerbitzaririk zintzoena, Kuwait inbaditu zuen Irakeko armadaren aurkako gerran.

Saudi Arabiako probintziak.
Saudi Arabiako populazio-dentsitatea (pertsona/km2).

[aldatu] Ekonomia

Beduino nomaden jarduera ekonomikoa gamelu-, ardi- eta ahuntz-aziendetan oinarritzen da. Behi- eta asto-azienda askoz ere murritzagoa da. Arabiako zaldiak desagertzear daude, ehiztariek ia erabat kalitu dituzten basamortuko basabereak bezala. Laborantza, bestalde, ur-eskasiaren mende dago: gizakiak berak ureztatu behar izaten ditu lursailak (fruta-arbolak eta, batez ere, oasietako datilondoak; labore eta barazki urriak; kafea, hegoaldean, eta goma arabiarra).

Riad hiriburua, gauez.

Meatze urriak, industria eskasa eta eskulangintza oso zabalduta dagoela, Saudi Arabiako aberastasun handiena petrolioa da, ezbairik gabe: 1933. urtean aurkitu zutenetik, Arabia izan da munduko petrolio-ekoizle handienetakoa, Ekialde Hurbileko lehenengoa. Aramco konpainiak (Arabian American Oil Company) ustiatzen du, monopolioan, Arabiako petrolio ia guztia (gobernuak, akzioen % 60). Berak eraiki zuen Tapline oliobidea (Trans-Arabian Pipeline), Saudi Arabia, Jordania, Siria eta Libanon barrena, Mediterraneoa jo arte (Saida). Petrolioa garraiatzen da, orobat, Persiako golkora (Ras Tanura eta Bahrein uhartedia) eta Itsaso Gorrira (Djeddah hiriko findegiak). Wahhabien erlijioaren hertsiak guztiz bakarturik utzi zuen Saudi Arabia, estatuak petrolioari esker jasotzen baititu diru-sarrera guztien % 80.

[aldatu] Merkataritza

Petrolioari esker betiere, aldeko merkataritza-balantzea du Saudi Arabiak. Petrolio eta datilak esportatzen ditu, baina zernahi motatako produktuak inportatzen ditu mendebaldeko herri kapitalistetatik. Arabiarrek hiri santuetara egiten dituzten erromesaldiek osatzen dute turismo-jarduera nagusia.

[aldatu] Garraiobideak

Persiako golkoa eta Itsaso Gorria lotzen ditu bide nagusiak, Riad hiriburuan barrena (1.200 km). Beste errepide batzuk zabaltzen dira mendebaldean nahiz ekialdean. Burdinbide bakarrak Riad eta Persiako golkoaren ertzean dagoen Damman hiria lotzen ditu.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo-loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Saudi Arabia
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak