Delfina (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Delfina
D-18
 Euskal Herria
Ontziola: Marcos Vicente Orús, Zumaia
Mota: Lurrunontzi
Uretaratze data: 1928
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea (1937)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 32 t. tona
Luzera: 15,15 m
Zabalera: 4,26 m
Sakonera: 2,44 m
Abiadura: 8,5 korapilo
Eskifaia: 8 marinel


Delfina lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Juan Zubimendi donostiarrarena eta besteena. Zumaian Marcos Vicente Orúsek 1928an eraikia, Marcos bikia zuen. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-18 izena jarri (1937/5/12). Císcar suntsitzaileak gainean hartu eta ustekabean hondoratu zuen Abran (1937/5/21). Tripulazioko gehiengoa D-24ra pasa zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]