Demografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Demografiak munduko biztanleriaren banaketa geografikoa aztertzen du, besteak beste.


Demografia giza multzoen estatistika bidezko azterketa da, horien dimentsioa, egitura, bilakaera eta ezaugarri nagusiak landuz. Jakintza hau berri samarra da, eta beste giza zientzia askori lotua dago; giza zientzia eta natura zientzien arteko gurutzagunea dela diote batzuek. Dena den, handia da jendetzaren ugaritzearekin jakintza honek hartu duen garrantzia, zientzia honen bidez jakin baitaiteke halako herri, herrialde edo naziotan zenbat jende bizi den, zenbatek emigratu duen, zein bizibide duen, adinaren arabera nola banatzen den kopuru hori, etab. Oraindik ondo finkatu gabe dagoen zientzia izanik ere demografo guztiek onartzen dituzten zenbait sail bereizi dira dagoeneko: kopuru demografia, demografia azterketa, eta gizartearen demografia edo demografia kualitatiboa. Zientzia honen sorrera Errenazimentu garaian kokatzen da, baina 1798an Thomas Robert Malthusek bere obra nagusiak argitaratu zituenean hartu zuen benetako garrantzia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Demografia Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]