Thomas Malthus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Malthus

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Robert Malthus
JaiotzaWestcott (en) Itzuli eta Surrey1766ko otsailaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBath1834ko abenduaren 23a (68 urte)
Familia
AitaDaniel Malthus
AmaCatherine Graham
Ezkontidea(k)Harriet Eckersall (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWarrington Academy (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Jesus College (en) Itzuli
(1784 -
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)William Frend (en) Itzuli
Gilbert Wakefield
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, saiakeragilea, estatistikaria, demografoa, apaiz anglikanoa, soziologoa, matematikaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJean-Jacques Rousseau
KidetzaRoyal Society
Zientzien Errusiar Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 21117 Edit the value on Wikidata

Thomas Robert Malthus (Dorking, 1766ko otsailaren 14a - Bath, 1834ko abenduaren 29a) ekonomialari ingelesa eta apaiz protestantea izan zen. Demografiaren sortzailetzat jotzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Malthus ekonomia oparoko familian jaio zen, zortzi semealabetatik bigarrena izanik. Bere aita David Hume filosofoaren lagun gertua zen. 1784tik aurrera Cambridgeko Unibertsitatea ospetsuan garatu zituen goi mailako ikasketak eta 1797an apaiz anglikanoa izendatu zuten. Hiru semealaba izan zituen Harriet Eckersall emaztearekin.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanik garrantzitsuena, Biztanleriaren printzipioaren saiakera, alegia, 1798an argitaratu zuen. Bertan, tesi iraultzailea garatu zuen Malthusek, esanez munduko biztanleria progresio geometrikoan hazten dela, bizibideen hazkundeak progresio aritmetikoa jarraitzen duen bitartean. Ondorioz, gizateria ogibiderik gabe aurkituko da momentu jakin batean, Malthusen hondamendia gisa ezagutzen den zorigaiztoko unean, hain zuzen.

Teoria hauek direla eta, baliabideak mugatuak diren heinean, gizakia suntsipenera kondenatuta dagoela ziurtatu izana egotzi zaio, idatzita utzi ez bazuen ere. Berak adierazi zuena zera izan zen, gizakiaren birsortze-gaitasuna eta elikagaien ekoizpenaren arteko borroka etengabea izango zela. Biztanleriaren inguruko ideiok ekonomia zientzia iluna gisa ezagutzera eman izana bultzatu zuten.

Kapitalismoaren jarraitzaileek Malthusen ideiak defendatu dituzte maiz. Zentzu horretan, eskuin-muturreko idealak piztea ere egotzi zaio, baita arrazakeria ere[1].

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malthusen saiakera seminala 1838an irakurri ondoren otu zitzaion Charles Darwini hautaketa naturalaren teoria garrantzitsua, berak aitortu bezala[2].

John Maynard Keynes ekonomialari ezagunak bere ideien aitzindaritzat jo zuen Malthus.

Gabriel Arestik ere aipatu zuen haren 1970eko Harrizko herri hau lanan barnako Ekainaren 26 egun olerkian, honakoa esanez:

« Limosna bat

Purgatorioko arima
gosetuen alde,
Malthusen teoria madarikatuak
ez daitezen
bertan ere
egiazta...

»

—Gabriel Aresti, [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Malthus Aldatu lotura Wikidatan