Deshidratazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolerak eragindako deshidratazioa saihesteko aho bidezko hidratazioa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Deshidratazioa (antzinako grezieraz: ὕδωρ, hýdōr) ehun batek edo organismo batek ura eta elektrolitoak galdu edo murriztea da. Hainbat arrazoirengatik eta hainbat eratara gal daiteke gorputzeko ura, eta hiru deshidratazio mota bereizten dira horren arabera: deshidratazio isotonikoa, hipotonikoa eta hipertonikoa.

Deshidratazio isotonikoa ura hesteetatik, giltzurrunetatik edo azaletik galtzen denean izaten da; diabetesaren, Addisonen eritasunaren eta beste zenbait eritasunen ondorioz gertatzen da deshidratazio mota hori. Bigarrenean, zelulaz kanpotiko ura barnealdera igarotzen da, eta gorputzak galdutako gatz kopurua galdutako uraren kopurua baino handiagoa denean gertatzen da. Deshidratazio hipertonikoa, berriz, aurrekoaren alderantzizkoari esaten zaio; galdutako ur kopurua gatzarena baino handiagoa izaten da eta zelula barneko urak kanpora irteten du horren ondorioz.

Edozein delarik ere deshidratazio mota, ur eta gatz kopuru normala izatera iritsi behar du gorputzak, sendatuko bada; hainbat eratako sendabideak erabiltzen dira horretarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deshidratazio


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.