Diabetes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Diabetesa (izen zientifikoa: diabetes mellitus) gaixotasun edo sindrome metabolikoa da, zehazki azukrearen metabolismoarekin lotuta dagoena.

Eduki-taula

Motak [aldatu]

  • Diabetes Mellitus tipo 1: ez da pankrean intsulinarik sintetizatzen. Gaixo hauek intsulinaren menpe daude. Jatorri autoimmunea omen dauka. Umeetan eta gazteetan azaltzen da. Beti intsulinarekin tratatzen da.[1]

Prebalentzia: diabetiko guztien %5-10. [2]

  • Diabetes Mellitus tipo 2: intsulinaren kontra erresistentzia periferikoa dagoenean garatzen da (intsulinaren odol-mailak normalak izan daitezke). Helduetan garatzen da, normalean loditasuna dagoenean. Batzuetan, intsulina erabili behar da, aldi baterako (infekzioak, kirurgia, etab) edo betiko (gaixotasuna kontrolpean izateko) zenbait kasuetan intsulinaren askapena agortu daitekeelako.[3]

Prebalentzia: Diabetiko guztien %90-95. Honez gain, 65 urtetik gorako zaharren %6-10-ek pairatzen dute. [4]

  • Beste diabetes mota batzuk: haurdunaldian garatu daitekeena, gestazionala; eta beste patologia edo tratamenduaren ondorioz agertzen dena, sekundarioa.

Fisiologia [aldatu]

Pankreak, fisiologikoki, jariatzen du tartean intsulina izeneko hormona. Honek erregulatzen du azukrearen kantitatea odolean. Gaixo diabetikoen pankreak, ordea, ez dute intsulina behar bezala sortzen, eta horren ondorioz azukrearen kopurua odolean normalean baino handiagoa daukate.

Konplikazioak [aldatu]

Akutuak [aldatu]

  • Hipergluzemia: Azukrearen maila altuak agertzen direnean odolean.
  • Hipogluzemia: Azukrearen maila baxuak agertzen direnean odolean.

Kronikoak [aldatu]

Prebentzioa [aldatu]

Tratamendua (*) [aldatu]

  • Aho-bidez:
    • Sulfonilureak: Glipizide, Glyburide, Glimepiride eta Gliclazide.
    • Biguanidak: Metformin.
    • Meglitinidak: Repaglinide.
    • Glitazonak: Rosiglitazone eta Pioglitazone.
    • Alfa glukosidasaren inhibitzaileak: Miglitol eta Acarbose.
  • Intsulinak.

(*) Agertzen diren farmakoen izenak ingelesez datoz.

Kanpo loturak [aldatu]


Aipuaren errorea: <ref> etiketak badaude, baina ez da <references/> etiketarik aurkitu; $2