Devil's Bit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Devil's Bit
Bearnán Éile
Devil's Bit Cross.jpgGailurreko gurutzea.
Garaiera 478 m
Gailurra 344 m
Kokapena Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Koordenatuak 52°48′00″N 7°57′19.8″W / 52.80000°N 7.955500°W / 52.80000; -7.955500Koordenatuak: 52°48′00″N 7°57′19.8″W / 52.80000°N 7.955500°W / 52.80000; -7.955500
Devil's Bit non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Devil's Bit
Mendilerroa Isolatua
Lehen igoera Ezezaguna
Ohiko bidea Barnane udalerritik abiatzen den bidezidorra.

Devil's Bit (irlanderaz Bearnán Éile) Irlandako mendi bat da. Tipperaryko konderrian dago, Templemore hiriaren ipar-mendebaldean. Halere, mendi honetara igotzeko biderik ohikoena Barnane udalerritik abiatzen dena da, udalerri horretatik hurbil auto aparkaleku bat dagoelarik. Bestalde, mendiak 478 metroko garaiera du, gailurrean gurutze bat duelarik.

Ibaien iturburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Three Sisters ("hiru ahizpak") ibaietatik bi, Nore ibaia eta Suir ibaia, mendi honen inguruan jaiotzen dira, ondoren Waterforden itsasoratzeko.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesezko Devil's Bit izenak euskaraz "Deabruaren Hozkada" esan nahi du. Izen hau irlandar mitologiako bertako kondaira bati zor dio, honen arabera deabruak mendi honen zati bati hozka egin baitzion. Hozka egin ondoren ahoan zeraman mendi zatia gaur egun Cashelgo haitza dagoen lekuan erori eta bertako harkaitza omen da.