Diania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diania
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaLobopodia (en) Lobopodia
Generoa Diania
[[|]]

Diania Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Diania cactiformis. 520 milioi urte dela bizi izan zen[1]. "Kaktus ibiltaria" ezizena jaso du[2].

Aurkikuntza eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinan dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen 2011 urtean[3]. Jianni Liu[1] (Xiango Unibertsitatea), Qiang Ou (Pekingo Geozientzia Unibertsitatea) eta Michael Steiner (Berlingo Unibertsitate askea) zientzilariek aurkitu zuten, bakoitzak bere aldetik Maotianshan shale aztarnategiko laginak aztertzen ari zirela[4].

Maotianshan Shales aztarnategia Yunnan probintzian kokaturik dago[5]. Txinatarrez "Dian" izendatzen da probintzia eta hortik datorkio izena fosilari. Espeziearen bigarren izena "cactiformes" duen itxura arantzatsuari dagokio.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diania cactiformis-ek 6 zentimetrotako luzera zuen gorputz fin luzea zeukan[6]. Aurrealdean elikatzeko erabiltzen zuen proboszide bat zuen. Gorputz bigunetik hamar hanka pare sendo eta arantzatsu ateratzen ziren. Hankek 16 segmentu zituzten[1] eta exoeskeletuz estalita zeuden. Eraztun itxurako artikulazioak zituzten[7].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lobopodia izeneko iraungitako animalia multzo baten partaidea zen Diania[3]. Onikoforoen antzeko gorputza zuen baina artropodoen hankak[4]. Diania da hanka artikulatuak dituen lobopodio bakarra, eta honek artropodoen arbaso bihurtuko luke[3]. Diania-k erakusten duenez artropodoen sorreran hankak babestu ziren exoeskeletoz aurrena eta gorputza ondoren[5][8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Meet Diania the walking cactus, an early cousin of life's great winners» Not Exactly Rocket Science 2011-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. «"Kaktus ibiltaria", artropodoen kate-maila galdua - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  3. a b c (Ingelesez) Sutton, Mark D.; Edgecombe, Gregory D.; Javier Ortega-Hernández; Wolfe, Joanna M.; Ma, Xiaoya; Legg, David A.. (2011-08). «Lobopodian phylogeny reanalysed» Nature 476 (7359): E1.  doi:10.1038/nature10267. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  4. a b Corbyn, Zoë. (2011). 'Walking cactus' is arthropods' lost relative. Nature.com.
  5. a b (Ingelesez) Zhang, Xingliang; Zhang, Zhifei; Han, Jian; Ou, Qiang; Shu, Degan; Keupp, Helmut; Dunlop, Jason A.; Steiner, Michael et al.. (2011-02). «An armoured Cambrian lobopodian from China with arthropod-like appendages» Nature 470 (7335): 526–530.  doi:10.1038/nature09704. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  6. «Wormlike "Walking Cactus" Fossil Found» National Geographic News 2011-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  7. (Ingelesez) Barras, Colin. «First animal to wear exoskeleton armour» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
  8. «El 'cactus' que andaba en China hace 500 millones de años | Ciencia | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]