Kanbriar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanbriar
Є

542 Ma-488.3 Ma

Asaphiscuswheelerii.jpg

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa

Kanbriarra Paleozoikoko lehenengo garaia da, orain dela 542 ± 1.0 Ma (milioi urte) eta 488.3 ± 1.7 Ma bitartean hedatzen dena. Fanerozoikoko lehenengo garaia da eta bere izena Galesek lehen zuen izenagatik (Cambria) hartzen du, Galesen ikertu baitziren lehenengo aldiz garai honetako arrokak.

Kanbriarrean lehenengo aldiz agertu ziren fosilak sortzen dituzten oskol-gogorreko izakiak eta horregatik deitzen zaio Kanbriarreko leherketa agerpen honi.

Azpizatiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanbriarra Neoproterozoikoaren osteko lehenengo garaia da eta ondoren Ordoviziarra dator. Kanbriara hiru epokatan banatzen da, Kanbriar Goiztiarra, Kanbriar Ertaina eta Kanbriar Berantiarra (edo Furongiarra).

Datazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanbriar garaiko denbora tartea aldakorra izan da ikerketen arabera. Batzuek orain dela 500 Ma jarri zuten muga eta beste batzuek orain dela 570 Ma. Arazo hau hasieran trilobitesen eta arkeoziatidoen agerpenarekin datatzen zelako zen. Bukaera estintzio txiki batekin lortzen da. Fosilen aurkikuntzak eta datazio erradioaktiboen hobekuntzak data hauek kuestionatzea ekarri du. 2002an oraindik ISGSk 545 eta 490 Ma artean jarri zuen muga.

Omanen eginiko ikerketa batean oso zehatza den 542 ± 0.3 Ma.ko data eman du Kanbriarraren hasierarko. Kanbriarraren hasieran oso ezaguna da karbono-13aren ugaritasunean dagoen jaitsiera. Muga hau Omanen neurtu ahal izan da, zirkoia duten arroka bolkanikoaz inguratuta dagoelako eta data oso zehatza eman ahal izan duelako. Hala ere oraindik ez da guztiz zehatzatzat ematen eta ez da hasiera data ofiziala.

Paleogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanbriarreko kontinenteak Pannotia izeneko superkontinenteren hausturarekin harremanetan daude. Kanbriar garaiko urak zabalak eta sakonera eskasekoak zirela dirudi. Pannotiaren hausturarekin batera geratu zen kontinenterik handiena Gondwana izan zen. Uste denez klima aurretik egondako Varanger glaziazioan baino beroagoa zen eta ez da uste izotzik zegoenik poloetan. Kontinenteen jitoa oso handia zen garai honetan. Laurentia, Baltica eta Siberia independienteak izan ziren garai honetan. Gondwanaren mugimendua Hego Polorantz izan zen. Pantalasak hego hemisferioaren gehiengoa okupatzen zuen eta gainera Tetis Ozeanoaren aurrekaria, Iapetus Ozeanoa eta Khanty Ozeanoa sortu ziren garai honetan.

Paleozoiko
Kanbriar Ordoviziar Siluriar Devoniar Karbonifero Permiar


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kanbriar