Dick Turpin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dick Turpin
Dick Turpin
Dick Turpin eta bere zaldia Rockwood eleberrian irudikatuak. William Harrison Ainsworth margolariaren margolana.
Datu pertsonalak
Izen osoa Richard Turpin
Ezizena Dick
Jaio 1706ko irailaren 21a
Ingalaterra Hempstead, Essex (Ingalaterra)
Hil 1739ko apirilaren 7a
(33 urte)
Ingalaterra Knavesmire, York (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Elizabeth Millington

Richard Dick Turpin (1706ko irailaren 21a, Hempstead, Essex - 1739ko apirilaren 7a, Knavesmire, York) XVIII. mendeko ingeles bidelapur bat izan zen. Lanbidez nekazaria eta ostalaria izan zelarik.

Behin Turpinek harakin lanbidea ikasi ondoren 1728an Elizabeth Millington neskarekin ezkondu zen. Halere, bizimodu arrunta eraman ordez legez kanpoko jardueretan aritu zen, bere harakindegirako ganadua ohostuz. Atzeman zutenean ihez egitea lortu eta bidelapur bilakatu zen. Denboraldi batez Errping basoan jardun ohi zuen talde ospetsuko kide izan zen, baina gerora kide bakar batez lagundurik bidaiari gurdiak lapurtzen hasi eta lasterrera kondairazko pertsonaia bihurtu zen. Zenbatu ezinezko lapurretak eta zenbait hilketa ere burutu zituen.

Ondoren ekintza eremua Lincolnshire eta Yorkshire konderrietara hedatu zuen, hauuetan zaldi eta ganadu lapurretan aritu zelarik. Hala eta guztiz, justiziak harrapatu, York hirian zaldi lapurretarengatik epaitua izan eta heriotz zigorrera kondenatua izan zen. 1739ko apirilaren 7an York hirian urkatua izan zen.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1834an William Harrison Ainsworth ingeles eleberrigileak Rookwood eleberriarekin idazle erromantiko gisa ospe handia bereganatu zuen, honetako pertsonaia nagusia Dick Turpin izan zen.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, Dick Turpin bidelapurra 1979-1982 bitartean Ingalaterrako telesaila bateko pertsonaia nagusia ere izan zen, bertan Nick Smith ("Swiftnick") adiskidearekin batera behartsuen aldeko bere borrokarako trebeziak erakutsi ohi zituen. Telesailak hainbat denboraldietan zehar zuzendari ezberdinak izan zituen, Dick Turpinen pertsonaia Richard O´Sullivan aktoreak eta Swiftnicken pertsonaia Michael Deeks aktoreek antzeztu zituztelarik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dick Turpin Aldatu lotura Wikidatan