Dimitrios I.a Konstantinoplakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dimitrios I.a Konstantinoplakoa (Istanbul, Turkia, 1914 - 1991) elizgizona izan zen, Konstantinoplako aitalehen ekumenikoa 1972tik 1991 arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar klasizismoko ikasketak egin zituen. 1931n Marmara itsasoaren ondoko Halki monasterio kristau-ortodoxoan sartu zen. Diakono egin zutenean (1937), zenbait hiritan bete behar izan zuen bere kargua: Grezia ipar-ekialdean (1937-1938), Istanbulgo behe-auzoetan (1939-1945) eta Teheranen (1945-1950). 1964an Konstantinoplako patriarkaren laguntzaile izendatu zuten Turkiako hiriburuan, eta urte berean metropolitano (artzapezpiku) egin zuten. 1972an Turkiako eskualdeko metropolitano bihurtu zen, eta urte hartan bertan Konstantinoplako Patriarka aukeratu zuten. Orduan hartu zuen Dimitrios I.a izena. Pobrezia hartu zuen kristau-fedearen ikurtzat. 1980an eliza katoliko-erromatarraren buru Joan Paulo II.arekin elkartu zen, bi elizen arteko harremanak hobetzeko elkarrizketa-saio bati hasiera eman nahian, baina azkenean elkarrizketak bertan behera geratu ziren. Vatikanoaz gainera, Britainia Handia eta Sobietar Batasunera ere joan zen, bertako elizetako buruekin elkarrizketatzera. Ez zuen haiekin akordiorik lortu, baina harreman onak izatera iritsi ziren. 1987an, Vatikanora bidaiatu zuen, eta Joan Paulo II.ak San Petri basilikan hotsandiko ekitaldi batekin egin zion harrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]