Dirty Dancing
Dirty Dancing | |
---|---|
hainbat artistaren filma | |
Egilea(k) | hainbat artista |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Dirty Dancing |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, musika-filma, film dramatikoa, teen film (en) eta dance film (en) |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Ipar Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Emile Ardolino |
Gidoigilea(k) | Eleanor Bergstein |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Linda Gottlieb (en) |
Edizioa | Peter C. Frank (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Morris |
Argazki-zuzendaria | Jeffrey Jur |
Koreografoa | Kenny Ortega |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Dirty Dancing (euskaraz "Dantza Zikina") 1987ko Emile Ardolino zinema zuzendariaren filma bat da. Gidoia Eleanor Bergsteinek idatzi zuen eta 1980ko hamarkadako filma klasiko eta ezagunenetako bat da.
Filmak nazioartean sekulako arrakasta izan zuen, are eta gehiago soinu bandak eta bereziki bertako (I've Had) The Time of My Life abestiak, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuelarik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963, Estatu Batuak. Baby - benetazko izenez Frances Houseman - familia aberats batetako neska gazte xalo eta idealista bat da, udako oporrak bere guraso eta ahizparekin batera New Yorkeko estatuko mendietan dagoen Kellerman udalekuan igarotzera doa. Laister ezezaguna zaion mundu batekin topo egingo da, bertan dantza topatuko duelarik. Nahiz eta bere aita ados ez egon, Babyk Johnny izeneko dantzari batekin maitasun harreman bati hasiera emango dio, mutil hau udalekuko dantza irakaslea da, bai eta giro sozial arras ezberdineko gaztea ere.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jennifer Grey: Frances "Baby" Houseman.
- Patrick Swayze: Johnny Castle.
- Jane Brucker: Lisa Houseman, Francesen ama.
- Jerry Orbach: Jake Houseman doktorea, Francesen aita.
- Kelly Bishop: Marjorie Houseman, Francesen ahizpa.
- Cynthia Rhodes: Penny Johnson.
- Jack Weston: Max Kellerman.
- Max Cantor: Robbie Gould.
- Lonny Price: Neil Kellerman.
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Be My Baby» – The Ronettes
- «Big Girls Don't Cry» – Frankie Valli y The Four Seasons
- «Where Are You Tonight?» – Tom Johnston
- «Do You Love Me» – The Contours
- «Love Man» – Otis Redding
- «Stay» – Maurice Williams and the Zodiacs
- «Hungry Eyes» – Eric Carmen
- «Overload» – Zappacosta
- «Hey! Baby» – Bruce Channel
- «De Todo Un Poco» – Melon
- «Some Kind of Wonderful» – The Drifters
- «These Arms Of Mine» – Otis Redding
- «Cry to Me» – Solomon Burke
- «Will You Love Me Tomorrow» – The Shirelles
- «Love Is Strange» – Mickey & Sylvia
- «You Don't Own Me» – The Blow Monkeys
- «Yes» – Merry Clayton
- «In the Still of the Night» – The Five Satins
- «She's Like the Wind» – Patrick Swayze
- «(I've Had) The Time of My Life» – Bill Medley y Jennifer Warnes
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dirty Dancing filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1987ko filmak
- Emile Ardolinok zuzendutako filmak
- Eleanor Bergsteinek idatzitako filmak
- Patrick Swayzek antzeztutako filmak
- Jennifer Greyk antzeztutako filmak
- Jerry Orbachek antzeztutako filmak
- Cynthia Rhodesek antzeztutako filmak
- Kelly Bishopek antzeztutako filmak
- Jack Westonek antzeztutako filmak
- Wayne Knightek antzeztutako filmak
- Lonny Pricek antzeztutako filmak
- Emile Ardolinok antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- Amodiozko filmak
- Abortuari buruzko filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Udalekuei buruzko filmak
- New Yorkeko estatuan girotutako filmak