Django Reinhardt
(Jaiotza-izena: Jean-Baptiste Reinhardt) Belgikar jazz-gitarrista eta musikagilea (Liverchies, 1910 - Fontainebleau, 1953). Europako jazz bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Txikitan Frantzia eta Belgika osoan zehar ibili zen eta biolina, gitarra eta banjoa jotzen ikasi zuen. 1928an, sute baten erruz, bi behatz erabiltzeko gaitasuna galdu zuen, baina hala eta guztiz ere, gitarra bikain jotzen jarraitu zuen teknika ezin hobea zuela. 1934an Quintette du Hot Club de France taldea sortu zuen Stéphane Grappelli-rekin batera, lehen harizko tresnetako taldea jazzaren historian. Ijito jatorria zuen eta askotan ijitoen musikan oinarritu zen musika idazteko. Idatzi zituen lan aipagarrienak: Dinah (1934); Honeysuckle Rose (1938); Nuages (1940); Improvisation 3 (1943); Topsy (1947).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.