Ijito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ijitoak (egiptanotik eratorria, Egiptokoa) edo buhameak (bohemiarretik) baita Rom herria izenez ere ezagunak, ziurrenik Punjab lurraldean (India eta Pakistan artean) jatorria duen eta Europara emigratu zuen etnia bat da. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beren burua kalo kulturakoengatik bereizteko.

Ijito herriak izaera nomada izan du mendetan.

Eduki-taula

[aldatu] Definizioa

Ijito hitzak “mugitzen den objektua” esan nahi du. Ijito guztiek jatorri berdina dute, eta beraien artean ezagutzen dira. Ijitoak gutxiengo etniarik garrantzitsuenak dira Europa mailan. Nazioarteko Ijitoen Eguna apirilak 8an dugu.

[aldatu] Historia

Gaur egun ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Punyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria hau beraien hizkuntza (romani) eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, XVII. mendearen bukaeran Romani hizkuntzaren ikerketa batzuk egin ondoren, baina ez dago ijitoen jatorria zehazten duen datu objektiborik, eta posible den arren Indian egonak direla, ezin da jakin bertakoak ziren edota beste nonbaitetik ailegatu ziren. Leinu baxukoenetakoak zirela suposatzen da "pariak". Kristo ondorengo 950 eta 1100 artean ematen da lehendabizi haien migrazioa. Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren (non sindi edo hindi deitzen zitzaien, Indiari izena eman zion ibaiagatik). Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.

Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.

William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Young Gypsies (1879).jpg

[aldatu] Kronologia

  • 1539: Parisetik bota zituzten.
  • 1563: ijitoak Ingalaterra uztera behartuak izan ziren, heriotz mehatxupean.
  • 1931: “Romen” antzerkia, munduko antzerki ijito profesional bakarra, ezarri zen Moskun.
  • 1971: Lehen Kongresu Ijitoa Londonen, himno eta bandera hartu zituzten, Rom terminoa onartu zen eta historia iraintzeko erabilitako izenak (tzigano, gitano) baztertu ziren.
  • 1977: Indiaren proposamen bat jarraituz, Nazio Batuen Erakundeko Diskriminaizoaren Prebentziorako eta Gutxiengoen Defentsarako batzordeek ijitoen eskubideak errespetatzeko dei bat egin zuten.

[aldatu] Errepresioa eta diskriminazioa

Ezarrita dauden nazio gehienetan baztertuak izan dira mendeetan zehar. Ijito guztientzako kartzela zigorra ezarri zen Espainian 1749an.

1940ean naziek 250 haur ijito hil zituzten Buchenwald kontzentrazio eremuan. 1944ko abuztuaren 1ko gauean, 4.000 ijito erre zituzten Auschwitz-Birkenaueneko labeetan. Txekian 6.000 hil zituzten, bertako biztanle ijitoen %90. Bigarren Mundu Gerran 300.000 eta 600.000 ijito artean hil ziren.

[aldatu] Eboluzioa

Ijito herria bere nomada kondizioarengatik hainbat kulturetan sartzen joan da urtetan zehar. Egoera haietan hainbat aldaketa kultural sortu dira hainbat direkziotan. Baino ijito kultura gehien egokitu behar izan den kultura izan da beti. Hortaz, esan genezake malgutasuna edo egoera ezberdinetara egokitzeko erraztasuna beraien bereizgarririk garrantzitsuena dela. Ezaugarri hori izan da lagundu diena beraien ijito maila mantentzen. Bertaz, esan genezake ijito herriak biziraupen estrategia bereganatu dituela.

Enfant enlevee par des nomades.JPG

Ijitoak gutxiengo etnia izaten direnez beste lurraldeetan, lurralde hauen esku egon ohi dira. Azkeneko hamarkadetan ikus daiteke beraien aldaketak sozietate menderatzaileen esku egon direla. Eta hori dela eta, azkeneko 70 urteetan gehiago aldatu dute joan diren 500etan baino. Azkeneko urteetan, espainiar industrializazio prozesu azkar batean sartu da, ijitoek egiten zituzten hainbat lanabes bereganatuz: aroztegiak, saski-dendak, nekazaritza lanak eta zaldi-hazkuntza eta hauen salketa.

[aldatu] Bandera

Ijitoen bandera, 1971n Londresen ospatutako Lehenengo Ijito Kongresuan ezarri zen, non ijitoen himnoa zein izango zen adostu zuten (Gelem Gelem). Indiako banderaren adaptazioa da Bi lerro horizontaletan banatzen da, urdina eta berdea, gurpil gorri batekin haren erdian. Goiko zatia, urdina, zerua sinbolizatzen du, romani herriaren sabaia dena. Behekoa aldiz, berdea, lurra sinbolizatzen du, igarotzen duten mundua. Gurpila, Indiako banderan baita agertzen dena, askatasun desioa sinbolitzen du ezarritako mugen arantzago joateko. Ijitoen bandera, romani komunitatearen sinboloa da mundu osoan.

Ijitoen bandera

[aldatu] Hizkuntza

Ijitoen herria, mundu osotik sakabanatuta aurkitzen dena bere migrazioengatik, hizkuntza du aman-komunean. Bost dialekto ezberdin ezagutzen dira, eta guztien abiapuntua Indian dago. Hori dela eta, guztietan aurki ditzakegu aman-komuneko ezaugarriak. Lehenengo eta indartsuen maileguak persieran eta kurdueran aurki ditzakegu, ondoren greziarretan. Aurrerago, maileguak gehiago dibertsifikatzen dira, ekarpenak lortuz eslaboa hizkuntzatik, hungarieratik, errumanieratik, alemanieragatik, italieraretik eta Europako beste hizkuntzetatik. "Kalo", espainiar ijitoen romani dialektoa da, eta agian influentzia gehien jaso duena bizi den lurraldetik. Ijitoen oinarrizko lexikoa kontserbatzen du, baino espainieraren gramatika hartzen du. Ijitoek, hitz asko transmititu dizkio gaztelania hizkuntzari. Nahiz eta oraindik hitz horietako asko ofizialki onartuta ez egon, espainiar askok erabiltzen dituzte. Ijito nomadek, "kalo" hizkuntza modu garbiagoan erabiltzen dute ijito sedentarioek baino. Horrek, komunikazio hobeagoa eskaintzen die beste ijito taldeen aurrean. Espainiar ijitoek aldiz, bizi diren lekuaren hizkuntza erabiltzen dute, "kalo" hitz gutxi batzuk erabiliz. Komunikatzeko bide bat izan ezik, hizkuntza, identifikatzeko elementu bat da, eta babesteko elementua ere bai. Adibidez: "Devlèsa" Agur esan nahi du; "Naìs" Eskerrik asko; "Tu arakeres romanes?" Badakizu romanoz?; "Te kamea" Mesedez...

[aldatu] Ahaidetasun sistema

Senideen arteko egozpena aita-lerrokoa da. Hortaz, alabak aitaren leinura igarotzen dira. Aita-lerroko leinua, ijitoak “raza” edo “rai” deitzen dietena, ondorengo berdina duten pertsona talde batez osatuta dago, eta denek gizonezkoen aldetik egin ahal dituzte beraien loturak. Ijito bakar bat ere ez ezin du ijitoa dela esan, ezin badu bere “rai” aipatu. Gizabanakoa bere ahaidetasunari lotuta dago, eta lotura horrek bere izaera soziala baldintzatuko du. Ijito leinuak ezberdinak dira beraien artean, eta autonomoak. Ez da inongo estrukturarik existitzen, ijito ezberdinen arteko taldeak elkarrekin erlazionatzeko. Leinu berdineko alderdi ezberdinak, leku ezberdinetan finkatzen dira. Leinu bakoitzeko kideek, beraien senide linealekin bizitzen dira, eta badakite non aurki ditzake bere leinuko beste kide batzuk. Familia bakoitza izate ezberdin baten moduan funtzionatzen du. Leinu ezberdinetako erlazioak independentzia honetan oinarritzen dira, ekonomikoki eta politikotik. Beraien autonomiak, berezko entitatea ematen die.

[aldatu] Antolaketa

Ahaidetasun erlazioek ijitoen antolaketaren oinarri dira, estatuseko bi ardatz klasifikagarritik estrukturatzen direnak: sexua eta adina. Eginkizun sozial politikoak, adin minimo bat igaro dituzten gizonezkoegi esleituta daude, eta lau dira:

  • "Vara": Borrokatzeko ahalmen duen edozein gizon edo mutiko. Familia baten indarra "vara" kopuruarengatik neurtzen da.
  • "Bató": Ezkondutako gizona, antzinako erritoengatik hobe, eta familia nuklear baten arduraduna da.
  • "Tío": Adineko ijitoa, bere adinarengatik, bere gaitasunak eta jarrerak errespetua sorrarazten du besteengan.
  • "Patriarca": Familia zabaldu baten burua. "Patriarca"ren boterea ez da absolutua, eta hautazkoa ere ez. Moralezko autoritatean eta ijitoek beraien nagusiei dieten errespetuan oinarrituta dago haien boterea. Hortaz, patriarcak, “primus irterpares” baten moduan jarduten du, lege tradizionala interpretatu behar du, eta honengatik belatu ere bai.

Leinu bakoitzaren barruan hainbat oinarrizko estruktura antolatzen dira. Haietako garrantzitsuena adinduen kontseilua “Kris Romaní” izango litzateke. Hauek, politikaren agintea eta leinuaren adierazgarria dute.

[aldatu] Kultura

A gipsy woman with her child.JPG

Ijitoak nomadak izan dira beti, baina gogor eusten diete beraien ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, batzuetan bertakoak bereganatzen dituztelarik. Adibiderik garbiena dago Andaluzian, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak bere egin dituzten.

Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta antzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.

[aldatu] Janzkera

Ijitok beraien trajek dituzte, eta nahiz eta mendeetan zehar hauek aldatu, oraindik ere besteotaz ezberdintzen dira. Beraien arropak oso deigarriak eta koloretsuak izaten dira (urdina, gorria eta berdea erabiltzen dute gehien bat). Gizonezkoen deigarririk nabarmenena kota da eta emakumeenetan aldiz:

RomaWAPoland.jpg
  • Orrazkera konplikatuak, hainbat zinta lodiekin lotuak. Orrazkera, deigarri bakarra da Afrikako iparraldearekin lotzen diena. Gainera, batzuetan zintak durbante baten moduan eramaten zituzten.
  • Soingain batera lotutako mantuak. Mantu hauek hainbat oihalez eginak egoten ziren, sorbaldara lotzen ziren eta bertan umeak eramaten zituzten.
  • Marradun oihalak. Oihal hauen forma edo kalitatea emakumeen arteko bereizgarria zen.

[aldatu] Musika

Harreman estua existitzen da ijito herriaren eta artearen artean, batez ere musika eta dantza arloan. Ijitoek, ezartzen diren lurraldearen musika bereganatzen dute, beraiena bihurtuz. Ijitoen musikak, alderdi oso garrantzitsua osatzen du estilo ezberdinen aberastasunean, zainketan eta hazkuntzan. Espainian, flandesaren kasua dugu hainbat ezagun famatuekin; Camarón de la isla, Manolo Caracol, José Mercé edo, Raimundo Amador. Hainbat flamenko-dantzari “bailaor” izen bat sortu dute internazionalki. Hauen kasu Carmen Amaya, Joaquín Cortés edo, Farruquito dugu.

Bridges of Culture 2009.jpg

[aldatu] Gastronomia

Ijitoen sukaldaritzan bi ezaugarri nabarmentzen dira: batetik, komunitate honek jateko garaian berezko usadioak dituztela eta bestetik, ijitoek bizi diren inguruko jaki eta edariak bere ohituretara moldatzen dituztela. Gainera, ijitoen platerak zapore eta kolore fuertedunak dira eta horien falta dituen jakiren bat mahaian aurkitzean “hau payoen erregosia da”. Ijitoen ohiko sukaldaritzan gantza, lekale eta patata askoko platerak erabiltzen dira, nomadak izatean energia askoko jakiak prestatzen zituztelako. Kafe beltza ezin da ahaztu, beraientzako edari soziala dena.

[aldatu] Erromintxelak

Sakontzeko, irakurri: Erromintxela

Euskal Herrian ere ijito talde ugari egon dira eta badaude. Horien artean erromintxelak deitutakoak zeuden, euskararen aldaera berezi batean hitz egiten zuten ijitoak eta, honengatik, euskal ijito bezala ezagutuak.

Lapurdiko kostaldean kaskarot izenekoak zeuden.

[aldatu] Romani Herria

[aldatu] Politikoak eta jarduerak

[aldatu] Idazleak

[aldatu] Musikariak

[aldatu] Aktoreak

[aldatu] Artistak

Gypsy woman, theatrical poster, 1892.jpg

[aldatu] Boxeolariak

  • Jem Mace – Bareknuckleko boxeo irabazlea, boxeo berriaren Aita.
  • Bartley Gorman - Britainiako eskularrurik gabeko boxeolaria.
  • Johann Wilhelm Trollmann - alemaniarra, pisu astuneko boxeolaria, Porraimos bitartean hilda.
  • Ivailo Marinov - Bulgariakoa, brontze domina pisu arinean 1980ko Atenaseko Joko Olinpikoetan, eta urrezko domina kategoria berdinean 1988ko Seuleko Joko Olinpikoetan.
  • Faustino Reyes - espainiarra, zilar domina luma mailan (- 57 kg), 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan.
  • José Antonio Jiménez - espainiarra (1971-1973ko Espainiako irabazlea).
  • Domenico Spada – italiarra.
  • Silvio Branco – italiarra.
  • Michele di Rocco – italiarra.
  • Johnny Frankham – britainiarra.
  • Henry Wharton – britainiarra.
  • Billy Joe Saunders - britainiarra, zilar dominaren irabazlea welter dibisioan, 2008ko Pekineko Joko Olinpikoak.

[aldatu] Futbol jokalariak

  • Tommaso Vailatti - italiarra (Turin).
  • Gigi Meroni - italiarra (Turin).
  • Tony Vairelles - frantsesa (Lyongo Olimpique).
  • Jacques Abardonado - frantsesa (Valenciennes).
  • André-Pierre Gignac - frantsesa (Marseillako Olympique).
  • Yohan Mollo - frantsesa (Granada CF).
  • Cédric Bockhorni – frantsesa (Nancy).
  • Carlos Muñoz - espainiarra (Real Oviedo).
  • Arturo García Muñoz, Arzu - espainiarra (Real Betis).
  • Iván Amaya Carazo - espainiarra (Atlético de Madrid).
  • Antonio Amaya Carazo - espainiarra (Wigan Athletic FC).
  • David Cortés - espainiarra (Getafe CF).
  • Dani Güiza - espainiarra (Getafe CF).
  • Marcos Márquez Lebrero - espainiarra (UD Las Palmas).
  • Daniel López Ramos - espainiarra (UD Las Palmas).
  • Israel Bascón Giga - espainiarra (Betis).
  • Rodri - espainiarra (Betis).
  • José Mari - espainiarra (Xerez CD).
  • Sebastián Fernández Reyes - espainiarra (Málaga CF).
  • Raúl Martín Rodríguez - espainiarra (Girona FC).
  • Jesús Seba - espainiarra (Real Zaragoza).
  • José Aurelio Gay - espainiarra (Real Zaragoza).
  • Antonio Fernández Benito - espainiarra (Deportivo Alavés).
  • Diego Rodríguez Fernández - espainiarra (Sevilla FC).
  • Antonio González Vargas - espainiarra (Valencia Club de Fútbol).
  • Jorge D'Alessandro - argentinarra (Gimnastic de Tarragona).
  • Manuel Jiménez Rodríguez - espainiarra (Celta de Vigo).
  • Paco Jémez - espainiarra (Córdoba CF).
  • Joselu - espainiarra (Real Madrid).
  • Banel Nicolita - errumaniarra (Steaua).
  • Nicolae Dică - errumaniarra (Steaua).
  • Petre Marin - errumaniarra (Steaua Bucaresti).
  • Ionel Ganea - errumaniarra (Stuttgart).
  • Vasilică Cristocea - errumaniarra (Steaua Bucaresti).
  • Ilie Dumitrescu - errumaniarra (Steaua Bucarest).
  • Marius Lăcătuş - errumaniarra (Steaua).
  • Claudiu Niculescu - errumaniarra (Dinamo Bucaresti).
  • Ionel Daniel Dănciulescu - errumaniarra (Dinamo Bucaresti).
  • Vasile Maftei - errumaniarra (Rapid Bucarest).
  • Mircea Lucescu - errumaniarra (Shakhtar Donetsk).
  • Răzvan Lucescu - errumaniarra (Rapid Bucaresti).
  • Christos Patsatzoglou - greziarra (Olympiakos).
  • Milan Baroš - txekiarra (Olympique Lyonnais).
  • Dražen Ladić - kroaziarra (Dinamo Zagreb).
  • Darijo Srna - kroaziarra (Shaktar Donestkº).
  • Zvonimir Boban - kroaziarra (AC Milan).
  • Zlatan Ibrahimović - suediarra (AC Milán).
  • Siniša Mihajlović - serbiarra (Internazionale Milán).
  • Mirko Vučinić - montenegriarra (Roma).
  • Dejan Savićević - montenegriarra (Milán AC).
  • Alfredo Quaresma - portugesa (Os Belenenses).
  • Alfredo Andrade Quaresma - portugesa (Río Ave).

[aldatu] Beste batzuk

[aldatu] Bibliografia

  • Jesús Mª Aparicio Gervás y Mª Ángeles Delgado Burgos. La educación intercultural en el espacio europeo de educación superior. Madril:Fundación para la investigación y formación en interculturalidad y educación para el desarrollo (2011).
  • Conoce al pueblo gitano. Movimiento contra la intolerancia. Materiales didácticos n. º1.
  • Juan de Dios Ramírez-Heredia. Romani-kaloz Hitz Egiteko Lehen Eskuliburua. Gasteiz: Union Romaní, Union del Pueblo Gitano. Eusko Jaurlaritza (2001).

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak