Donald Henderson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatubatuar epidemiologoa (Leytonstone, 1928). Osasunaren Mundu Erakundeak baztangaren aurka prestatutako programaren azken fasearen zuzendaria. Edward Jennerrek (1754-1823) aurkitu zuen baztangaren aurkako txertoa 1798an, eta harrezkero Europan eta Ipar Amerikan ia erabat desagertu zen eritasuna, baina, hala ere, herrialde batzuetan gaixo asko zeuden oraindik. Txerto unibertsala ezinezkoa zenez, Osasunaren Mundu Erakundeko funtzionarioek eritasuna hartzeko arriskua zuten pertsonen heziketa, zainketa eta txertaketa-estrategia sistematikoa bideratu zuten, eta eritasuna hartu zutenak bakartu egin zituzten. Azkenean, baztanga, inoiz izan den eritasun kutsakor hilgarri eta aurre egiten zailenetako bat, desagertzea lortu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]