Dubai iturria
Wikipedia(e)tik
Dubai iturria edo Dubai fountain Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian eraikitako iturri erraldoia da. Iturria Burj Dubai etxe orratzaren ondoan dago Downtown at Burj Dubai izeneko gunean.
Ezaugarriak [aldatu]
Iturriaren eraikuntzaz Emaar arduratu zen, Burj Dubai eraikina altxatu zuen enpresa bera. Guztira 218 milioi dolar gastatu ziren iturria eraikitzen eta 2009. urtearen hasieran amaitu zenean munduko iturririk garaienetako bat zen Las Vegas hiriko Bellagio hotelaren iturria gaindituz.
Iturriak 256 metroko luzera dauka eta musika eta argia batzen dituen ikuskizuna antolatzen da bertan egunero.
Abestiak [aldatu]
Iturriak erabilitako abestien artean honakoak daude:
- "Baba Yetu-a" - Christopher Tin
- "Con te Partirò" - Andrea Bocelli
- "Dhoom Thana"
- "Sama Dubai-an"
- "Shik Shak Shok-an" - Hassan Abou El Seoud
- "Waves (Amvaj)" - Bijan Mortazavi
- "Bassbor Al Fourgakom" - Hussain Al Jassmi
Kanpo loturak [aldatu]
Koordenatuak: 25°11′42.66″N 55°16′30.216″E / 25.1951833°N 55.27506°E
| Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |