Burj Khalifa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burj Khalifa
Burj Khalifa 005.JPG
Eraikinaren urrutiko ikuspegia.
Herria Dubai, Arabiar Emirerri Batuak
Herrialdea  Arabiar Emirerri Batuak
Koordenatuak 25°11′49.7″N 55°16′26.8″E / 25.197139°N 55.274111°E / 25.197139; 55.274111Koordenatuak: 25°11′49.7″N 55°16′26.8″E / 25.197139°N 55.274111°E / 25.197139; 55.274111
Garaiera 828 m
Solairuak 163
Burj Khalifa non dagoen adierazten duen Arabiar Emirerri Batuak-ko/-go/-eko mapa
Burj Khalifa
Arkitektoa Adrian Smith (SOM)
Eraikitzailea Emaar Properties
Egitura ingeniaritza Bill Baker (SOM)
www.burjkhalifa.ae

Burj Khalifa dorrea (arabieraz برج خليفة‎ Burǧ Ḫalīfah "Kalifaren Dorrea") Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian dagoen etxe orratz bat da. 2010eko urtarrilaren 4an inauguratu zen, eta egun horretan dorrearen behin-betiko altuera (828 metro) eta izen berria "Burj Khalifa" eman ziren jakitera. Ordura arteko izena "Burj Dubai" izan zen.

Proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skidmore, Owings and Merrill arkitekto estudioak diseinaturiko eraikina. Munduko altuena izateko helburuarekin altxaturiko eraikin honen altuera hasieran argitara eman ez zen arren, azkenik 2010eko urtarrilaren 4ko inaugurazio ekitaldian 828 metrokoa zela esan zen, antenaren altuera kontutan izanda.

Eraikinak 162 solairu ditu, eta hainbat erabilpen izango ditu, etxebizitzak, bulegoak eta erabilpen komertziala besteak beste. Dena den, eraikinari buruzko datuak sekretuan gorde ziren, eta ez zen zehaztazun osoz esan, zein izango zen eraikinaren benetako altuera. Dorrearen eraikitze azalera 464.511 metro karratukoa da, eta 3.000 bat kotxerentzako lurpeko aparkalekua dago.

Downtown at Burj Khalifa proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burj Khalifa dorrea, "Downtown at Burj Khalifa" Dubaiko proiektuaren ikurra da. Dorre hau eraikitzeaz gain, beste 25 etxe orratz eraikiko dira, 20 eta 63 solairuetako altuera bitarte. Guztira altuera ezberdinetako 40 eraikin egongo dira. Horrez gain, gune berdeak, laku bat, eta munduko merkatal gunerik handiena. Euretarik gehienak etxebizitzak izango dira. EMAAR Properties eraikuntza enpresa erraldoiak eraikiko du proiektu guztia.

Eraikin garrantzitsuenak:

  • Burj Khalifa
  • The Residences (44 eta 23 solairu bitarteko 18 etxebizitza dorre)
  • South Ridge (44 eta 30 solairu bitarteko 6 etxebizitza dorre)
  • Burj Views (40 eta 34 solairu bitarteko 3 etxebizitza dorre)
  • The Lofts (30 eta 24 solairu bitarteko 3 etxebizitza dorre)

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza, 2004ko irailean hasi zen eta 2008. urte bukaerarako amaiturik egotea espero zen. Guztira 1.000 pertsonatik gora dabiltza dorrearen eraikuntzan, eta batez beste solairu bat eraikitzen dute hiru eguneko. Dorrearen zimendatze fasean, 45.000 metro kubiko porlan erabili da, eta eraikinak guztira 110.000 tonako pisua izatea espero da.

2006ko martxoan, dorrearen langileetako batzuk, greba egin zuten, euren baldintza txarrengatik protesta egiteko. Greban inguruan eraikitzen ari diren langile gehiagok parte hartu zuten, guztira 2.500 bat langile gehiago. Azkenean egondako istiluetan milioi bat euroko kalte materialak izan ziren. Ondorengo egunetan eraikuntzarekin jarraitu zen.

2006ko azaroaren hasieran, eraikitako dorrearen zatiak, 300 bat metroko altuera eskuratu du, munduan dauden hainbat egitura famatu gaindituz. 300 metro horiekin ere, dorrearen altueraren erdira ere ez da ailegatu oraindik. 2006ko abenduaren 31n dorrearen 100. solairua eraikitzen hasi ziren. 2007ko urtarrilaren 31ean jakitera eman zen, dorrearen fatxadaren eraikuntzaz arduratu behar zuen Schmidlin Ltd. Facade Technology enpresak porrot egin zuela. Horrela, dorrearen eraikuntza enpresak beste hornitzaile bat bilatu beharko du. Azkenik, kristalezko fatxadako lehen zatiak otsailean jartzen hasi ziren.

2007ko otsailean Burj Khalifa dorreak Sears Dorrearen 108 solairuak gainditu zituen, eta munduan solairu gehien dituen eraikinaren errekorra hautsi zuen. 2007ko maiatzaren 13an dorrearen porlanezko egiturak, inoiz material horrekin lorturiko garaierarik handiena lortu zuen, Taipei 101 dorreak zeukan 449 metroko errekorra hautsiz. Hilabete beranduago, 2007ko ekainaren 21ean, Burj Khalifa dorreak Taipei 101 dorrea bera gainditu zuen, munduko eraikinik altuena bihurtuz. Abuztuaren 12an Sears Dorrearen antenaren altuera gainditu zuen (527,3 metro).

2007ko irailaren 3an, Moskuko telebista dorrea, Ostankino Dorrearen altuera gainditu zuen (540 metro). Egun batzuk beranduago, 2007ko Irailaren 12an, Burj Khalifak Torontoko CN Dorrearen 555,3 metroak ere gainditu zituen. 2007ko azaroaren hasieran, dorrearen porlanezko egiturari amaiera eman zitzaion 585 metro eta 156 solairuko garaiera lortu ostean. 2007ko abenduaren hasieran, dorrearen azken 200 metroetako altzairuzko egiturarekin hasi ziren. Bitartean, azaro bukaerarako kristalezko fatxada jartzen jarraitu zuten, 50. solairuraino ailegatuz.

Azkenean 2010eko urtarrilaren 4ean ospatu zuten eraikinaren irekiera.[1]

Eraikuntzan parte hartzen duten enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arkitektura: Skidmore, Owings and Merrill
  • Sustatzailea: EMAAR Properties
  • Igogailu hornitzailea: Otis Elevator Co.
  • Eraikuntza enpresa: Arab Technical Construction Co.
  • Aholkularitza: GHD Pty Ltd.
  • Zimendatzea: Middle East Foundations Group L.L.C eta Bauer Spezialtief GmbH

Eraikuntzaren argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burj Khalifa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Almas dorrea
Dubaiko etxe orratzik garaiena
2010 -
Ondorengoa
Garaiena
Aurrekoa
Taipei 101
Munduko eraikinik garaiena
2010 -
Ondorengoa
Garaiena